Eneritz Zabaleta 2007/5/24. Euskal Herria. LE JOURNAL DU PAYS BASQUE
Kataluniatik
(...) Bartzelona unibertso bat da, nire begininiak bere osotasunean ezagutu ez, baina ikusten hasi ahal izateko, ikuskatzeko parada izan duena. Bartzelonan, edozein unibertsotan bezala, denetarik dago: handiak, ttipiak, beltzak, xuriak, harroak, okupak, poliziak, atzerritarrak, turistak... Plurala da Bartzelona, plurala baina katalana. Denetarik dago, baita katalanen hizkuntza, katalana ere. Unibertso katalana da. 3,5 milioi biztanleko, gizabanako desberdinen multzo katalana. Harrigaria, horrrelako unibertso gigante batean, hizkuntza «minorizatu» bat entzutea.
Euskal Herria ere unibertso bat da. Bilbo, Baiona, Gasteiz edo Iruña mini-unibertso diren bezala. Hara, bada gure mini-unibertsoetan euskara nun da? Gure euskal-unibertsoa ez da euskalduna. Espainiako ipar-unibertsoa da, eta Sud Ouetseko mundutxoa.
Hara, hara, gauza bat oker doa. Gure Euskal Herria unibertsoan, denak gaude euskararen alde, denek argi dugu bultzatu eta babestu behar dela euskara. «Yo nunca impedire el uso del euskara», edo «il faut encourager l'euskara», zenbat aldiz entzun ote dugu? Katalunian inor ez dago katalanaren alde. Katalana ez da lagundu behar den masa anonimo bat. (...)
Ni ez naiz euskararen aldekoa. Ni, nire ttipitasuenan, euskara naiz, beste hainbeste nirekin batera. Euskara da, ni naizena eta; ni naiz, beste ni askorekin, euskara bera. Noiz demontre ulertuko dugu euskara gu garela, eta gu euskara garela? Zertarako balio du, euskararen alde edo kontra, erdaraz egotea? Zetarako mintzo gara erdaraz euskarari buruz? Noiz ulertuko dugu, euskara ez dela bultzatzen, euskara mintzatzen dela? (...)