GARA > Idatzia > Txirrindularitza

VOLTA A CATALUNYA

Karpets indartuta eta beste etapa bat Cavendishentzat

BARCELONA

T-Mobile taldeko Britania Handiko esprinterrak bere bigarren garaipena eskuratu zuen atzo Kataluniako Voltan. Mark Cavendish aurpegia ateratzen ari zaio bizikleta gainean azkenaldian dopinaren kontuarekin protagonista bilakatu den Alemanako taldeari eta Leonardo Duqueri (Cofidis) eta Paolo Bossoniri (Lampre) gailendu zitzaien.

Vladimir Karpets (Caisse D'Espargne) izan zen eguneko bigarren garailea. Volta bukatzeko etapa bat baino geratzen ez denean bere aldea handitu du sailkapen orokorrean, lau kilometro eta erdi falta zirenean bere aurkari nagusi Denis Menchov (Rabobank) erori egin baitzen eta denbora galdu zuen.

Gaur bukatuko da itzulia eta txirrindulariek hainbat mendateri egin beharko diete aurre azken etapan. Tibidabon bukatuko da lasterketa eta zaila izango duten arren, aurkari zuzenenak Karpetsi lidergoa kentzen saiatuko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo