URREZKO HARRI-JASOTZEA
Floren Nazabalek azkeneko lanean erabaki du Vianako saioa
Floren Nazabalek lortu zuen atzo Urrezko Aizkorako finala jokatzeko txartela, eta datorren igandean Olasagastiren aurka neurtuko da Azpeitian. Etxarrikoak irabazi zuen, baina estreinako hiru lanetan Arroispidek bereganatu zituen saioak. Lan guztiak egiteko, 19 minutu eta 22 segundo behar izan zituen, eta 20 minutu eta 40 segundo, berriz, Arrospidek.