GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Ostolatzak eta Zelailuzek ere lortu dute finala jokatzeko txartela

Ostolatzak eta Zelailuzek lortu zuten atzo Vianan Urrezko Harri-jasotze Txapelketako finala jokatzeko txartela, Izeta III.ari eta Eizmendiri irabazita, eta datorren igandean Izeta aita-semeen aurka neurtuko dituzte indarrak. Atzo hiruna minututako lau lan egin behar zituzten, eta garaileek 102 jasoaldi eman zituzten (11.098 kilo), eta Izeta III.ak eta Eizmendik, berriz, 100 jasoaldi eman zituzten (10.847 kilo) .

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo