GARA > Idatzia > Euskal Herria

TRENA

Eskualdean tren gehiago ibiliko direla azaltzeko bilkura ostiralean Baionan

Akitaniako Kontseilua TER edo Eskualdeko Tren Lasterren garapena ari da lantzen 2010era begira. Eskualdeko hiriburutik, Bordeletik, hegoaldera eta ekialdera doazen trenen ordutegia 2008tik aurrera garatuko dute; horiek hala, Hendaia eta Baiona Bordelerekin lotzen dituen lineako trenak maizago izanen dira. Berrikuntza horiek aurkezteko eta biztanleriaren galderei erantzuteko, Jean Louis Carrere azpiegiturez arduratzen den Akitaniako Kontseiluko presidenteordea izanen da Baionan, ostiralean, 18.30etatik aurrera, Herriko Etxeko saloi handian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo