GARA > Idatzia > Euskal Herria

Gasteizko Zazpigarren Alabak Los Herran kaleko diskoteka gaitzetsi du

GARA |

Arabako hiriburuan, Los Herran kaleko 88. zenbakian eraikitzen ari diren dantzalekuak ez du oraindik irekitzeko baimenik, baina arazoak sortzen ari dira dagoeneko, Zazpigarren Alabak atzo salatu zuenez. Elkarteak diskoteka ez egiteko eskatzen du, eta negozio bat sortzeko eskubidea ezin dela mugatu erantzuten diote. «Bai, ordea, bizilagunek lasai bizitzeko duten eskubidea», kexatu zen.

Zazpigarren Alaba elkarteak kale horretarako egitasmoak aldatzeko akordioa aurkeztu nahi izan zuen martxoaren 23ko udalbatzarrean, baina solasa ukatu zioten herritarrei dagokien txandan. Hala ere, elkarteak badu itxaropenik udal berriarekin, eta, horregatik, berriz saiatuko da. «Beti babestu ditugu bizilagunak Udalaren aurrean, baina gaur arte ez diegu diskotekaren jabeei aurre egin. Orain, eraso digutela sentitzen dugu, bitartekari lanak egin dituen elkarteko kide baten aurkako salaketa faltsua jarri dutelako, eta Udalari jakinaraziko diogu», azaldu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo