O'lidens Band musika taldea, Zarauzko Kafe Torero kultur egitarauan
«Ezagun Dezagun» izeneko emankizuna agertuko du bihar O'liden's Band musika taldeak. Abesti gehienak ezagunak izango dira orokorrean, baina beren bertsioa entzuteko aukera izango dute bertara joaten direnek. Nahiz eta Iñaki Oliden (hortik taldearen izena) eta Igor Gartzia (aurtengo saioa berak gidaritzen du) diren talde horren aita eta ama, taldean dira Iosu eta Iñigo Isasti, Jexuxmai Lopetegi (gitarra eta ahotsak), Antxon Sarasua (pianoa eta ahotsak), Aitor Arratibel (perkusioa) eta Jon Arruti «Tuti» (baxu elektrikoa).