GARA > Idatzia > Non Zer

Trenaren eta bizikletaren bigarren jaieguna Urola Garaian, datorren igandean

Aste Berdeko ekitaldien artean, UGGASAk, udalen laguntzarekin eta eskualdeko txirrindulari elkarteen parte-hartzearekin, trenaren eta bizikletaren bigarren festa eguna antolatu du. Helburua eguneroko joan-etorrietan trena eta bizikleta erabiltzeko ohitura sustatzea da. Itzulia Urretxu-Zumarraga eta Legazpi arteko bidegorrian barrena egingo dute, 20 km-ko ibilbide eroso eta segurua. Parte hartzeko, UGGASAra deitu behar da (943 72 58 29/30) eta ogitartekoa eta freskagarria eskuratuko dituzu Mirandaola parkean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo