HAUTESKUNDEAK EUSKAL HERRIAN
Lopezen ustez, hirukoak «porrot egin du formula unibertsal gisa»
PSEko idazkari nagusi Patxi Lopezek hurrengo egunetan egingo diren akordioei buruzko bere alderdiaren iritzia plazaratu zuen. Bere aburuz, Gasteizko Gobernuan indarrean dagoen hirukoak «formula unibertsal gisa porrot» egin du, emaitzek ez baitute gobernatzea bermatzen. Alde horretatik, «EAE-ANV alderdia kenduta» beste alderdi guztiekin akordioak hartzeko prest agertu zen, baita EAJrekin edota PPrekin ere.
GARA | BILBO
Patxi Lopezek Lakuako Gobernuko hirukoaren eta «aurrez aurreko blokeen» garaia bukatu dela nabarmendu zuen atzo Bilbon eginiko agerraldi publi- koan. Izan ere, PSEko idazkari nagusiaren aburuz, hirukoak «formula unibertsal gisa porrot» egin du, emaitzek ez baitute inolaz ere euskal erakundeen egonkortasuna bermatzen. Horiek hala, Lopez hurrengo egunetan izan daitezkeen akordio politikoen inguruan ere jardun zen. Bakarrik EAE-ANVrekin hitzarmenak egiteko aukera baztertu zuen. Horrekin batera, bere alderdia EB-Aralar koali- zioarekin akordioak egiten saiatuko dela aitortu zuen. Hala ere, EAJrekin eta PPrekin nolabaiteko lotura izateko aukera ez zuen baztertu.
PSEk nabarmendu zuenez, gizartearen pluraltasuna erakundeetan islatzea izango da euren helburuetako bat. Honakoa esan zuen: «Akordio eta itunen aukera zabala eta konplexua da, beraz, ez dago kasu guztietan aplika daitekeen formula itxirik». Bidenabar, PSEren ustez, herritarrek muturreko eta elkarren aurka dauden jarrerak zigortu dituzte. Horrenbestez, beste garai bati ateak ireki behar zaizkio Lopezen esanetan, era guztietako elkar ulertzeak izango diren garaiari. Horiek hala, egon daitezkeen formulak «askotari- koak» direla esan eta PSEk «guztiak» aztertuko dituela ohartarazi zuen. Ikuskapen horren azken helburua erakundeei gober- nagarritasuna emango dieten «gobernu talde indartsuak» bilatzea dela ziurtatu zuen.
Hala eta guztiz ere, PSEko buruak ohartarazi zuenez, ez dute iragana ahaztu. Modu horretan, PPri abisu argia bidali zion, eta legegintzaldi honetan lortuko dituzten hitzarmen eta akordio guztiek «iraina, gezurra eta terrorismoaren aurkako politika bestearen kontra egiteko arma gisa» ez erabiltzea izango dute oinarri.
Estatu espainolean PSOEk IUrekin dituen akordioez ere hitz egin zuen Patxi Lopezek. «Espainia osoan IUrekin egin dugun aurrerapenerako itunen apustua baterazina da PPrekin», adierazi zuen. Dena den, EAEn jarrera ezberdina izan dezaketela adierazi zuen. «Hemen, EBrekin itunak bilatuko ditugu, baina euren eskuetan egongo da», esan zuen. Javier Madrazok zuzentzen duen alderdiarekin ezin izango balira adostu, Lopezek ez zuen PPrekin eta EAJrekin akordioak lotzea baztertu. Betiere, «proposamen eta jarrerak» aintzat hartuta, baina akordioek «askotarikoak» eta «zeharkakoak» izan behar dutela esan zuen.
PSEk atzo baztertu zuen aukera bakarra EAE-ANVrena izan zen, 187.000 boz lortu dituenarena. Lopezek, hala ere, ez zizkion hauteskunde babes horiek aitortu alderdi abertzale historikoari, «baliogabeak kontuan hartzen ez direlako». Gainera, EAE-ANVri emandako botoak, euren esanetan, prozesu demokratikoaren, bake prozesuaren eta prozesu politikoaren alde-koak izan zirela, eta orain hori frogatzeko aukera dutela esan zuen, bestela herritarrei iruzur itzela egingo baitiete.
Zerrendarik bozkatuenak
Bestalde, igandean lortutako emaitzak honakoei eskaini zizkien PSEren Zuzendari Batzordeak: «Terrorismoaren biktemei, indarkeria erasoak egin dizkietenei, baita horri aurre egin diotenei eta herri honetan balio demokratikoen alde egin dutenei». Horrekin batera, Patxi Lopezek adierazi zuen PSEri euskal gizarteak babesa eman diola «Barajaseko atentatuak bukatu zuen bake prozesuaren alde egiteagatik».
Patxi Lopezek ez zuen argitu zerrendarik bozkatuenek udal eta erakunde guztietan gobernatuko duten. Alde horretatik, PSEk hori «oso kontuan» izango duela adierazi zuen. Baina horrek berez erakundeen gobernagarritasuna bermatzen ez duenez, erakundeetan izango diren beharrizan eta elkar ulertzeen menpe egongo dela nabarmendu zuen. Horrekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren lidergoa izateko Miguel Buenek elkarrizketak hasiak dituela onartu zuen, eta irabazi dituzten erakunde guztiak lortzeko borrokatuko direla ohartarazi zuen.
Beste batzuetan -Getxoko Udalean hartuko duten hautua esate baterako-, «PSEk oro har hartzen duen erabakiaren araberakoa» izango dela nabarmendu zuen.
Nafarroako egoeraren inguruan adierazpenak egiteari uko egin zion Lopezek. PSNko buru Carlos Chiviterekin hitz egin duela bakarrik nabarmendu zuen, eta «kideek erabaki behar duten gauzetan» ez dela sartuko azaldu zuen.
Bilbao hirukoaren alde
Beste alde batetik, EAJk Bizkaiko Foru Aldundirako duen hautagai Jose Luis Bilbaok EB-Aralar koalizioak herrialde horretan duen buru Jose Ferrerasi Lakuako hirukoaren formula Bizkaira hedatzea proposatu zion. Biek atzo goizean bilera bat izan zuten Bilbon. Bertan, Ferrerasek adierazi zuen bere taldeak «gobernagarritasunaren giltza» izango duela. Horretaz gain, Jose Luis Bilbaori, EB-Aralarrek «akordioak eta programak hitzartzeko borondatea» helarazi zion. Horrekin batera, «hitzarmenak lotu edo ez, erakundearen gobernagarritasuna ahalbidetzeko» asmoa erakutsi zuen Ferrerasek.
Jose Luis Bilbaok EAJ «mota guztietako akordioetara» zabalik dagoela aipatu zuen. Halere, alderdi horrek adierazi zuen: «Eusko Jaurlaritzan indarrean dagoen formula ahal den heinean errespetatzeko borondatea dugu». Hori bai, Bilbaok esan zuen zenbait tokitan hirukoa ezartzea «ezinekoa» izango dela.
Bi alderdi horiek, azkeneko legegintzaldian bezala, Bilboko Udalean elkar ulertzeko asmoa izan dezakete. Hala ere, Julia Madrazo EB-Aralarreko zinegotzi izango denak baieztatu zuen oraindik ez dutela inolako harremanik izan. Errekaldeko politikaria lasai agertu zen euren proiektua «sendotu» delako, nahiz eta aurreko hauteskundeekin alderatuta Aralarrekin koalizioan joan.
La portavoz del Ejecutivo de Lakua, Miren Azkarate, defendió ayer que tras las elecciones del domingo el tripartito que rige actualmente el Gobierno de Gasteiz, «ensanchado por Aralar», sigue siendo «una opción valida para gobernar las instituciones».
Azkarate aseguró que el «espacio de centralidad» que a su juicio representan PNV, EA y EB, acompañado por la formación de Patxi Zabaleta, se ha visto «reforzado» en comparación con los comicios para el Parlamento de Gasteiz celebrados en 2005. Lakua trató de presentar a la opinión pública que el porcentaje de votos obtenidos por estas formaciones el domingo es mayor que el que lograron hace dos años. Según Lakua, la suma obtenida el día 27 de cara las Cámaras forales ascendió al «51,94% frente al 46,33% de hace dos años». Durante la rueda de prensa posterior al Consejo de Gobierno semanal, Azkarate comunicó que el Ejecutivo de Lakua había analizado los resultados electorales, pero rechazó efectuar un posicionamiento oficial sobre ellos. A su juicio, dicha labor «corresponde a los partidos y no al Gobierno».
Junto a ello, Azkarate incidió en que «la sociedad ha hablado con claridad y se ha manifestado a favor de espacios amplios de encuentro, de cara a formar los gobiernos municipales y forales».
Respecto al tripartito de Lakua, destacó que «no se trata de ningún secreto, ya que el lehendakari lo ha dicho en más de una ocasión; esta vía es el cauce central de la vida del política del país». Un «cauce» que, tal y como señaló la portavoz del Gobierno de Gasteiz, «se ensancha debido a la presencia de un nuevo socio: Aralar» .
Por su parte, el PNV informó ayer de que su Ejecutiva no ha decidido aún sobre la estrategia de pactos establecerá durante estas próximas semanas. El EBB consideró «difícil» lograr un acuerdo global.
El tripartito de Lakua, junto a EA y EB, pasa por ser la primera opción para el PNV, según han resaltado diversos portavoces. Pero dicha suma es insuficiente para alcanzar la mayoría absoluta, no resulta necesaria en Bizkaia y entraña grandes dificultades a nivel de programa en territorio gipuzcoano. Estas desavenencias obedecen al rechazo por parte de EB-Aralar de cuestiones como el de la incineradora, el TAV o el proyecto de la bahía de Pasaia.
Antonio Basagoiti, del PP, manifestó que los resultados electorales se deben a que una parte de la sociedad vasca «no le parece tan mal el proceso de negociación con ETA y la presencia de Batasuna en las urnas». «Autoengañarse sería un error», agregó.
Ya lo dijo el lunes el presidente del PP, Mariano Rajoy, y ayer le secundaron otros líderes de este partido como Angel Acebes o Alfonso Alonso. Limitada su capacidad de negociación por la política que ha llevado, el PP quiere, y así se lo ha solicitado al PSOE, que gobierne quien ha sido más votado en cada territorio.
GARA
Siguiendo el emplazamiento de que en cada comunidad autónoma gobierne el partido más votado, Mariano Rajoy ha propuesto al PSOE que propicie que UPN gobierne en Nafarroa, a cambio de que el PP dé estabilidad al Gobierno del PSOE en Canarias.
«Aurrez aurreko blokeen eta leku guztietan aplikatzeko formula unibertsalen denbora amaitu da»
PATXI LÓPEZ
PSE
«Hirukoa baleko aukera da oraindik ere, bere espazio politikoa indartua atera baitzen igandean»
MIREN AZKARATE
Lakuako Gobernua
«Gasteizko Gobernuko formula ahal dela errespetatzeko borondatea daukagu»
JOSE LUIS BILBAO
EAJ
La victoria de EA en Gernika ha sido una de las grandes sorpresas del pasado domingo en Bizkaia. Ahora, en tiempo de alianzas, su cabeza de lista, José Mari Gorroño, dice que aspira a devolver la «normalidad» al pueblo.
Gernika ha sido tradicionalmente feudo jeltzale, pero el domingo, tras la ruptura de la coalición PNV-EA, fue la formación que lidera Begoña Errazti la que se impuso y se convirtió en una de las noticias del día. Sumó 2.685 votos frente a los 2.568 del PNV y los 2.109 de ANV.
¿Que valoración hace de los resultados obtenidos? ¿Esperaban una victoria tanto usted como EA?
Nosotros sabíamos que en estas elecciones la cosa iba a estar cerca, éramos conscientes de que teníamos opciones de poder ganar. Nunca sabes hasta dónde puede llegar el volumen de voto, pero finalmente lo hemos conseguido.
¿Que cree que ha podido incidir para que el PNV haya cedido el primer puesto?
Las cosas desde fuera siempre se ven diferente a lo que se pueden llegar a ver desde dentro. Digamos que quien mejor conoce como están las cosas dentro de su casa es el casero. Y a esto hay que sumarle que las personas y su valor humano están siempre muy por encima de los partidos. En este caso EA ha contado con un gran grupo humano y pensamos que la gente en Gernika ha sabido valorar esto. Yo no creo que haya existido un único factor que haya inclinado este cambio.
Ahora se abre una etapa de búsqueda de alianzas, y en Gernika las únicas opciones que se vislumbran son las del PNV o ANV. A priori, ¿que intención tienen? ¿Escucharán a ambos?
Sí, así es. Nosotros vamos a hablar con todos. Lo haremos con la intención de buscar un Gobierno de progreso, y esto lo decimos sin ningún tipo de hipocresía. Sabemos que es difícil, pero esperemos que estén en las misma onda que nosotros.
¿Qué objetivo se fijan a la hora de formar ese nuevo gobierno?
El objetivo es volver a relanzar a este pueblo, devolverle la normalidad para que salgamos adelante. Gernika no sólo debe vivir de la historia, sino que también lo hace desde el día a día. Y en ese día a día los jóvenes del pueblo deben de salir hacia adelante.
Beñat ZARRABEITIA