Muret-eko espetxeko presoek gose-greba eten dute, helburua lortu dutelako
GARA |
Estatu frantseseko Muret espetxean dauden euskal preso polikoen kolektiboko kideek joan den larunbatean eten zuten bi egun lehenago abiatutako gose- greba, zituzten helburuak erdietsi zituztelako. Euskal preso politikoen kolektiboko kideek bisitak izateko espetxeko zuzen- daritzak jarritako oztopoak desagertzeko eta izandako jarrerarengatik senideei barkamena eskatzeko exijitzen zuten. Izan ere, azkenaldian euren senide eta lagunen bisitekin arazoak gertatu direla azaldu zuten. Adibide jarri zuten Oier Gonzalez presoaren neska-lagunari gertatutakoa. Eskuartean bisitaren eguna eta ordua ziurtatzen zituen dokumentua izan arren, bisita egiteko aukera kendu zioten hura ez zela bere ordua argudiatuta. Gainera, salaketa aurkezteko asmoa erakutsitakoan, hurrengo astean ere bisitarik gabe geratutako zela mehatxu egin zioten.
Horiek horrela, gose-greba mugagabeari ekin zioten, eta eskaera zehatzak egin zituzten: bisitaren berrespena izatea eta dagozkien bisita orduetan alda- ketarik ez gertatzea; bisita eskatuta duten guztiek sartzeko aukera izatea; hileko bisita bikoitza noiz eta norekin izan nahi duten aukeratzeko parada izatea; eta euren senideenganako mehatxuak etetea.
Protesta larunbatean eten zuten zuzendariak izandako jarreragatik barkamena eskatu eta gertaerok errepikatuko ez direla esan ostean.
Presoen aldeko mobilizazioei dagokienez, astelehenean 30 pertsona elkarretaratu ziren Zaldibian, 32 Berangon, 15 Euban, 65 Laudion, 76 Ondarroan, 20 Ataunen, 25 Sopelan, 15 Bermeon eta 70 Santurtzin. Atzo, berriz, 20 lagun batu ziren Bilboko Sabin Etxearen parean, eta 48, Arrasaten.