GARA > Idatzia > Kultura

Paddy Keenan kantari irlandar trebea Musiketan-en da ostera ere

A.B. | BILBO

Meath konderriko Trimen herrian 1950ean jaioa, laster nabarmendu zen Paddy Keenan musika tradizionalean. Aita eta aitita gaita-jotzaileak zituen umeak hamar urterekin heldu zion musika tresnari eta geroztik ez du inoiz zokoratu. Hamalau urte baino ez zituela Dublingo Gaiety antzokian jo zuen.

Irlandako gaita-jotzaile onenetakoa den maisuak folk, rock eta blues musika jorratu izan ditu eta baita Bothy Band-ekin zein bakarka lan ugari ekoitzi ere, hasi 1975ean eta gaurdaino. 2001ean «The Long Grazing acre» plazaratu zuen.

Amurrio antzokian larunbatan joko du eta Bilbon, ohi bezala, igandean 20.30ean, Euskalduna jauregian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo