GARA > Idatzia > Kultura

Donostian Maria Zambranoren pentsaera poetikoa aztertuko dute

GARA | DONOSTIA

Maria Zambrano filosofo eta idazle andaluziarrari buruzko zikloa izango da gaurtik eta ostegunera bitartean Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Bertan, bere pentsaera poetikoa aztertuko dute parte-hartzaileek, antolakuntzako iturriek prentsa ohar bidez atzo jakinarazi zutenez.

Gaur egungo Estatu espainoleko panoraman, Maria Zambrano (Velez-Malaga, 1904-Madril, 1991) filosofoaren pentsamendu berritzailea izan da filosofia ulertzeko beste modu bat estreinako aldiz erakutsi duena. Pentsamolde horren arabera, alderdi poetikoa behar-beharrezkoa da ikerkuntza filosofiko orotan.

Bere garaikoa baino pentsaera aurraratuagoa zuen eta erantzun egin nahi izan zion Mendebaldea astintzen zuen krisialdi politiko, kultural eta espiritual sakonari. Mendebaldea egitura itxiko sistema filosofikoen alde zegoen, eta sistemok pentsamendu bakar mota bat proiektatzen zuten. Nomenklatura eta sistema arrazionalistegiak, adieraztezina atzemateko ukatzen zen eta Estatu espainolean eta Europan 1930eko eta 1940ko hamarkadetan bere bortizkeria osoz lehertu zen errealitate bat definitzeko ahalegin hutsal batean.

Gida bat kaleratu dute

Zambranoren obrari gerturatzeko saiakera gisa, Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegiak gida bat argitaratu berri du. Filosofia garaikidean haren pentsamenduak duen lekua aurkeztu nahi du gida horrek funtsean, hau da, haren lan ugari eta aberatsak.

Horretarako, lehenik biografia labur bat biltzen du, gero bere bibliografian sartzeko, argitalpen hurrenkeraren arabera antolatuta, eta baliabide elektronikoak bukaerarako utzita.

Beste gidekin egin ohi duen bezala, Koldo Mitxelena kulturuneak dibulgazio asmoak eraginda prestatu du honako hau ere. Aipamen bibliografikoen transkripzioa eta aurkezpena liburutegietako araudiaren arabera egin direla azaldu zuten atzo.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo