Pello Mugarza Mallabia
Zorionak Mallabia
Maitzaren 27aren hauteskundeek erabat aldatu dute orain arte Mallabiko Udalean ikusten genuen paisaia. Hogei urtez agintean izan ondoren, EAJ-PNV kanporatua izan da eta EAE-ANV alderdiak hartu du haren lekua. Badela aldatzeko garaia iritzi dio askok. Ezker Abertzalearen txanda da orain eta ez dugu zalantzarik beste jarrera bat ikusiko dela. Udal kudeaketaren arrakasta errespetuan datza neurri handi batean; herritarren zerbitzura zaudela, eta ez zerbitzatua izateko, ez ahanztea, inor baztertu gabe. Hori izango da aurrerantzean gure ordezkari berriek duten erronka eta ziur gaude herritarrek berengan jarritako konfiantzari ez dietela hutsik egingo. Lanari ekiteko ordua da orain eta egoera berriari ilusioz eta gogoz heltzekoa. Aurrera Mallabia.