GARA > Idatzia > Euskal Herria

Santa grazi

Emakume bat atxilotu dute gizon bat tiroz hiltzen saiatzeagatik

Larunbatean goizeko hiruretan Santa Graziko (Zuberoa) bidean 48 urteko emakume bat atzeman zuen herriko auzokide batek. Ustezko hiltzailea negar batean zegoen eta odolez betetako arma zeraman esku artean. Emakumeak gizon bat hil zuela aitortu eta gero, Santa Graziko biztanleak Jendarmeriara deitu zuen, baina azken hauek jakinaren gainean zeuden emakumeak berak ere lehenago deitu zuelako hilketa aitortzeko. Jendarmeak ustezko hildakoa zegoen tokira heldu zirenean 69 urteko biktima larriki zauritua zegoela ikusi zuten. Zauritua Oloroneko ospitalean dago eta bere egoera ez da ezagutzera eman. Emakumeak ez du aditzera eman biktimaren kontrako erasoaren arrazoirik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo