GARA > Idatzia > Euskal Herria

Mobilizazio ugari egiten ari dira asteburuko bi hilketak salatzeko

Indarkeria matxistaren ondorioz bi emakume hil ziren joan den asteburuan Gasteizen eta Baionan, eta mobilizazioz josi da orain Euskal Herria. Esate baterako, gaur eguerdian Lakuako Legebiltzarraren aurrean bilduko dira, 19.30ean Zarautzeko udaletxe parean eta, 20.00etan, Iruñeko udal plazan eta Ermuako Orben. Politikarien, erakundeen eta epaitegien adierazpenek ere ez dute etenik izan. Acovidem-ek, adibidez, Gasteizko hilketa argitzeko eskatu zuen atzo.

GARA

«Batzuetan, biktimak informazio eta baliabide ekonomiko nahiko izaten du tratu txarrak salatzeko, baina ez du egiten, emozio lotura batek ez dio uzten. Menpekotasun emozionala Estokolmoko Sindromea bezalakoa da, etengabe erasotzaileari barkatzera bultzatzen du». Azalpen hori eman zuen genero indarkeriaren aurka lanean diharduen Acovidem erakundeak, larunbatean Gasteizen gertatu zen hilketaren harira.

Amorrua eta mina agertu zituen Asun Villalba 35 urteko emakume gaztearen heriotzagatik, eta epaitegiak lana ongi egin zuen edo ez argitzeko eskatu zuen. Kezkatua dago Acovidem tratu txarrak jasaten dituzten emakumeak, salaketa paratu arren, babesik gabe sentitu daitezkeelako.

«Ziurrenik, Gasteizko biktimak bikotekidea salatzea erabaki zuen, baina azkenean atzera egin zuen -hausnartu zuen-. Horrelako egoeretan, epaileak ez lituzke bertzerik gabe berretsi gabeko salaketak artxibatu behar, emakumeak gibelera zergatik egin duen jakiteko ikertu behar luke. Hendaian bikotekideak hil zuen bertze emakume baten kasuan gauza bera gertatu zen: salaketa jarri, kendu eta artxibatu egin zuten».

Bertze ondorio bat ere atera zuen Acovidemek: «Ertzainak Asun Villalbaren ongizateaz kezkatzea eta telefonoz deitzea emakumea arrisku handian zegoela erakusten duen zantzua izan daiteke».

Ezker Abertzalea Legebiltzar taldearen iritziz, beharrezkoa da Villalbaren kasuan «instituzioek egin duten akatsa eta hutsunea» aztertzea, eta Emakumearen Batzordearen hurrengo bileran gaiari «nahi eta nahi ez» heldu beharko diotela ohartarazi zuen. Bertze taldeen parte-hartzea eskatzearekin batera, emakumeen kontrako indarkeria Gasteizko Legebiltzarrean bigarren mailako gaia dela salatu zuen, polizia eta epaile erakundeetan bezala. «Beste lege batzuk aplikatzeko (Alderdien Legea, adibidez) jartzen duten grina eta gogoa jarriko balute, emakumearen kontrako indarkeria bukatzeko, seguraski, beste egoera batean egongo ginateke», baieztatu zuen Ane Auzmendi bozeramaileak.

Haren aburuz, emakumeen kontrako indarkeria salatzeak eta bukatzeak euskal gizartearen lehentasuna izan beharko lukete, baina gaur egun ez da hala. Horregatik, eragile sozial, politiko eta instituzional guztiek, bakoitzak bere eremutik, neurriak hartu behar dituztela pentsatzen du.

Antolaketa hierarkikoa

Udalbiltzaren arabera ere, guztiok dugu zeregina emakumeen hilketak gertatzen direnean, indarkeriaren «biktimak gizartearen antolaketa hierarkikoaren ondorio zuzena» direlako.

Gasteizko hilketaren ondotik erakundeek eta instituzioek egin dituzten adierazpenek zer pentsatua eman diote, «gertaera larriaren aurrean erantzukizunez eta ardura politikoz jokatu beharrean, lotsagabeki eskuak garbitu eta emakumearen gainean utzi baitute pisua». Hortaz, instituzio horiek berak «egoera larria luzatzeko tresna mingarriak» bertzerik ez direla baieztatu zuen Udalbiltzak. «Nor bere burua zuritu eta egoera isiltzeko legeez eta sasiprebentzioez harago, premiazkoa dugu eragingarriak izango diren bide osoak eraikitzea, egiturazko arazoari aurre egiteko», azaldu zuen. Bide horretan, bere konpromisoa berretsi zuen nazio erakundeak.

Aipatutako hiru taldeek, Acovidemek, Ezker Abertzaleak eta Udalbiltzak, hildakoen sendiei babesa emateaz gain, mobilizazioetan parte hartzeko deia egin zieten herritarrei.

«Ez dugu kristalezko bolarik»

Asun Villalbak, Gasteizen hil zen emakumeak, behin baino gehiagotan salatua zuen bikotekidea eta abenduan babesteko neurri bereziak ere eskatu zituen. Horregatik, hainbat kritika ari dira aditzen egunotan epaitegiak. Arabako Probintzia Auzitegiko fiskal buruak, Josu Izagirrek, zera azaldu zuen atzo: «Emakumeak ez zituen salaketak berretsi eta, hortaz, epaileak ezin izan zuen babestu».

Emakumeak eskatzen ez badu, epaileak eta Fiskaltzak ezin dutela babesteko agindurik eman ohartarazi zuen Izagirrek, eta aztarnak oinarri hartu behar dituztela gaineratu zuen. «Ez dugu kristalezko bolarik eta, kasu honetan, ez zegoen legezko beste aukerarik», argudiatu zuen. Babesik nahi ez duen pertsona bat ezin dela derrigortu erran zuen Emakundek, eta salatu behar duenak salatzen ez badu, Justizia arloan ezin dela deus egin ohartarazi zuen Mariano Fernandez Bermejo Justizia ministro espainolak

Detenido un hombre por matar a puñaladas a su pareja en Baiona

El pasado sábado por la tarde, cuando los servicios de seguridad llegaron al apartamento de Liliane Hérault de 62 años en la ZUP de Baiona encontraron a esta última muerta en la bañera. Su cuerpo estaba cubierto de puñaladas, especialmente en la zona del cuello. Fue una de estas últimas cuchilladas la causante de la muerte, tal y como determinó la autopsia llevada a cabo el domingo por la tarde.

El compañero de la víctima, Alain Bossuet de 50 años, ha sido detenido como presunto asesino. Fue el mismo detenido el que alertó a la policía y declaró haber matado a su compañera. Cuando llegó la policía el señor Bossuet todavía se encontraba en el lugar del crimen y fue detenido en el acto. Durante la jornada de ayer el acusado declaró en el juzgado y ya se ha demandado contra él un auto de prisión preventiva. El presunto asesino podrá ser acusado de homicidio voluntario a menos que se plantee la posibilidad de la premeditación de sus actos.

La pareja no vivía en el mismo apartamento pero el compañero solía ir de visita bastante a menudo en su moto a casa de la víctima ya que ambos residían en la misma localidad.

Tanto la víctima, madre de una niña, como el presunto asesino disponían de una protección judicial bajo forma de tutela dada la fragilidad de su estado de salud.

Los vecinos de la fallecida dijeron no haber oído nada durante el momento del ataque y fueron informados del crimen por la policía el sábado hacia las once de la noche. Según declararon los vecinos de la víctima, un cuchillo fue encontrado por la policía en una basura pública del barrio. GARA

DEIALDIAK

Honakoak dira Emakumeen Mundu Martxako gaurko hitzorduak: Baiona (18.30), Donostia, Errenteria, Zarautz, Bilbo, Algorta, Tafalla eta Lizarra (19.30), Tolosa, Iruñea eta Altsasu (20.00)

batasuna

Errua emakume erasotuari leporatuta epaitegiak eskuak garbitzen ari direla salatu zuen Batasunak. Alderdi abertzalearen aburuz, denon ardura da emakumeen kontrako indarkeria estrukturala bukatzea

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo