GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Euskadi ta Askatasunaren agiria Euskal Herriari

ETAk, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, ondorengoaren berri eman nahi die euskal herritarrei:

Argipen garaiak dira. Euskal Herriak egungo zatiketa instituzionala gainditu eta Estatu independiente bat eraikitzeko urratsak eman nahi ditu. Milaka boz aldaketa politiko eta sozialaren alde, milaka ahots herri honen etorkizunaren alde. ETAk ere herri honen askapen prozesuaren alde egiten du. Prozesu horren amaiera dudarik gabe Euskal Herria izeneko Estatu independiente bat izango da, baina horretara iristeko, Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa barnebiltzen dituen marko bakar bat batetik eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa bilduko dituen beste bat lortu beharko dira. Finean, zazpiak bat, gure herriaren geroa eraiki dezagun. Argi baitago orain arteko sasi irtenbideek ez garamatzatela inora. Etorkizuna gure esku dago eta lortuko dugu.

Mozorroak kendu dira. Zapateroren talantea alderdiak eta herritarrak eskubiderik gabe uzten dituen faxismoan bihurtu da. Baina ez dira bakarrak. Iraina hitzetik hortzera, diru gosea ase ezinik ari diren PNVko burukideei ere estalkia erori zaie. Herrien askatasunak, zoritxarrez, traizioa du sarritan etsai. Euskal Herriaren defentsan, geroaren eraikitzean, erabaki irmoak hartu behar diren bakoitzean iruzur egin izan dute. Oraingoan, ordea, herritarrek ez diete espainolismoaren babespean herri honen sufrimendua elikatzen jarraitzeko txeke zuririk eman. Herri eskubideen zanpanketen arduradunak baizik ez dituzte «seduzitu», ez demokrazian eta askatasunean bizi nahi dugun euskaldunok.

Herritarrok demokrazia eza pairatzen dugu. Euskal Herriaren aurkako erasoak desagertu ordez, areagotzen eta larriagotzen ari dira. Milaka herritar eta prozesuaren aktibo nagusia den ezker abertzalea hauteskunde antidemokratiko hauetatik at utzi ditu Espainiako Justiziak. Egun Euskal Herrian bizi dugun egoera salbuespen egoera da. Igaro berri diren hauteskundeak zilegitasunik gabekoak dira. ETAk eskaini ekintza armatuen etenaldi iraunkorrari, atxiloketa, tortura eta mota guztietako jazarpenarekin erantzun dio Espainiako Gobernuak. Negoziaketa prozesu batean aritzeko behar diren baldintza demokratiko minimorik ez dago. Haatik, Euskal Herriaren oraina eta geroa bermatzeko gako politikoak begien bistan ditugu: autodeterminazioa eta lurraldetasuna, eta milaka eta milaka herritarrek erein berri duten haziak uzta oparoa ekarriko dio gure herriari.

Anartean, armaz erasotua den herria, armaz defendatzeko erabakia berresten dugu.

Herritar orori demokrazia faltsu eta ustel honi oldartzera eta Euskal Herria izeneko Estatu libro baten eraikuntzan lanean tinko murgiltzera dei egiten diogu. Norbera bere eremuan eta ahalen arabera. Eskuzabal eta elkarren ondoan.

Azkenik, ETAk su-etenaldi iraunkorra bertan behera uzten duela eta 2007ko ekainaren 6ko 00.00etatik aurrera Euskal Herriaren defentsan fronte guztietan aritzeko erabakia hartu duela adierazi nahi du.

Gora Euskal Herria askatuta!

Gora Euskal Herria sozialista!

Jo eta ke independentzia eta sozialismoa lortu arte!

Euskal Herrian,

2007ko ekainean

Euskadi Ta Askatasuna

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo