Emakumearen Lasterketak 1.000 inguru andre bildu nahi ditu igande honetan
Bost kilometroko lasterketak, Estatuan egiten den zirkuitua osatzen duten bederatzi probetatik seigarrena da eta helburua andreen artean kirola sustatu eta bularreko minbiziaren aurkako borrokarako dirua batzea da. Horrela, lasterkari bakoitzak euro bat ordaindu beharko du izena ematerakoan. Diru guztia AECC Minbiziaren Aurkako Borrokarako Espainiako Elkarteari emango diote zirkuituari hasiera eman ziotenek. Gaur arte 78.000 euro baino gehiago batu ditu.