Sufrimenduarekin bukatzeko aukera
Garaipena, lasaitasuna lortzeko bide errazena
Zuri-gorriek badakite hiru puntuak eskuratuz gero, Lehen Mailan jokatuko luketela hurrengo denboraldian
Manex ALTUNA | BILBO
Azken bi aste hauetan oso gutxi hitzegin da Athleticen futbolaz. Mallorcaren aurka lortutako garaipenak dena eginda dagoelako sentzazioa utzi du eta hauteskundeak bilakatu dira tertulia guztietan gai nagusi. Hautagaiak, fitxaketak, entrenatzaile berriak,... eguneroko ogia izan dira, baina oraindik garrantzitsuena lortzea falta da.
Bi jardunaldi faltan lau puntuko aldea dauka talde zuri-gorriak beheko postuetatik. Tarte garrantzitsua da maila mantentzeko, baina oraindik ez dago ziurtaturik eta gaur gauean izango duten aukera baliatu beharko dute.
Zuri-gorriek argi daukate haien eskuetan dagoela lasaitasuna lortzea. Vila-reali irabaztea da bidea. Ez da nolanahiko aurkaria, baina Athleticeko jokalariek badakite gai direla partida aurrera ateratzeko. Beren gaitasunak erakusteko unea iritsi da. Are gehiago, ahalik eta arinen bukatu nahi dute denboraldi osoan eduki behar izan duten sufrimenduarekin.
Egia esateko, bi urte daramatzate jarrian sufritzen. Iazko denboraldia ere oso gogorra izan baitzen eta aurten aurredenboralditik ez da giroa lasaitu. Denetarik gertatu da eta horregatik ezin dezakete aukera desaprobetxatu. Bestela, hil edo bizikoa izango da Levanteren kontrako San Mameseko partida eta ezin izango diete zaleei zelaira ondo pasatzera joatea oparitu. 2.000 jarraitzaile izango dira gaur El Madrigalen animoak ematen. Athleticek ez baditu hiru puntuak eskuratzen aurkari zuzenek zer egiten duten begiratu beharko du.
Realak eta Celtak beren partidak galtzen badituzte, zuri-gorriek helburua beteko dute. Baina litekeena da partida irabaztea, batez ere, txuri-urdinek etxean jokatzen baitute, eta emaitza horrek dena azken jardunaldirako utziko luke; ez bada garaipena lortzen, behinik behin.
UEFA jokoan
Athleticek ez du Vila-realen aurka jokatzeko unerik aproposena. Pelegrinik zuzentzen duen taldea denboraldi osoko mailarik onena ematen ari baita azken partidan. Sei garaipen eskuratu dituzte azken zazpi partidetan eta UEFA txapelketa jokatzeko txartela eskura dezakete.
Horiak indartsu daude eta Athleticek egiten duen defentsa lana izango da gakoetako bat. Vila-realek oso aurrelari abilak ditu eta zelai erditik aurrera Ligako talderik indartsuenetakoa da. Zuri-gorriek Forlan eta bere lagunak gelditzen jakin beharko dute puntuekin bueltatu nahi badute.
Lan hori egiteko Manek Exposito galduko du gaurko partidarako. Ezkerraldekoa zigortuta dago eta bere lekua Casasek betetzea espero da. Ustaritz ere jokatzeko moduan dago eta gustura egongo da partida ona egin baitzuen Mallorcaren kontra. Denbora luzez zeraman jokatu gabe eta erakutsitako mailak hamaikakoan berriro egoteko balio beharko lioke.
Zelai erdian Murillo eta Javi Martinez izango dira. Nafarra nekatuta heldu da Ligaren azken txanpara, baina Manek ez dauka beste gauzarik postu horretan jokatzeko eta titularra izango da. Tiko izan daiteke beste aukera bat, baina zalantzan dago bere presentzia orkatila minduta dauka-eta.
Javi Gonzalez izan daiteke Maneren ezustekoa hamaikakoan atzoko entrenamenduan ikusitakoa konfirmatzen bada. Balmasedakoak eskuin hegalean kokatu zuen eta Gabilondo kanpoan gelditu zen. Bere aurretik Iraola aritu zen zelai erdian eta Yeste ezkerrean. Aduriz eta Etxeberria izan ziren jokalari aurreratuenak eta Urzaiz aulkian geratuko litzateke.
El Athletic femenino tendrá que dar la vuelta el domingo a la eliminatoria de cuartos de final de la Copa. El Levante se marchó de Lezama con un empate a uno y las rojiblancas deberán salir a por el partido. Al conjunto que dirige Iñigo Juaristi se le atraganta la competición copera y en sus cinco participaciones no han sido capaces de superar la primera ronda. El resultado cosechado en el partido de ida no invita al optimismo, pero las jugadoras confían en poder pasar a la siguiente eliminatoria como demostraron en la rueda de prensa que ofrecieron el jueves. «Tenemos mucha ilusión porque alguna vez tiene que ser la primera. A ver si es este domingo. Confío en que el que pase tendrá muchas papeletas para el título», aseguró Iraia Iturregi. Itziar Gurrutxaga, por su parte, resaltó que «lo tomamos como una revancha. Tenemos ganas de demostrar que somos más que el Levante».
Por otro lado, ayer se conoció que el sorteo de la UEFA Women's Cup se celebrará el 5 de julio y las rojiblancas disputarán la primera ronda a principios de agosto. M.A.
Castellon egindako azkenengo entrenamenduan Javi Gonzalez jarri zuen Manek eskuin hegalean eta Iraolaren zelai erdira aurreratu. Ustaritz jokatzeko moduan omen dago .
«Final bat da guretzat eta Vila-realentzat. Asko dago jokoan, helmugara heltzen ari gara-eta. Guk geure partida bakarrik jokatu dezakegu eta ezin gara besteek zer egiten duten pentsatzen egon».
El Athletic recibió ayer la resolución del Consejo Superior de Deportes que reconoce la validez de la licencia provisional de Iban Zubiaurre emitida por la Liga Nacional de Fútbol Profesional y la Federación Española deberá proceder a la expedición de la licencia definitiva.
Fernando Roig, presidente del Villarreal, entregará, en los prolegómenos del partido la insignia de oro y brillantes a Quique Álvarez y a Rodolfo Arruabarrena, que abandonarán el club a final de campaña después de cinco y ocho temporadas, respectivamente.
Dos jugadores que debutaron con el primer equipo en la última temporada de Valverde como Jon Moya y Roberto Pampín no seguirán perteneciendo al Athletic, ya que según se informó ayer en la página web no se les renovará el contrato que expira el 30 de junio.