Ilusioz betetako talde gaztea Lekarozko eskola zaharrean
kainaren 8a zen, 11.30, eta Lekarozko eskola zaharrean jendea zegoen aspaldiko partez. Ataka pasatu eta arkupeetara i-ristean, Francisco Avizanda «hoy no se fía, mañana sí» filmeko zuzendaria ikusi genuen aktoreekin hurrengo sekuentzia prestatzen. Kontzentratuta zeuden errepasatzen; ez zituzten hara-hona ibilki ziren teknikoak ikusten. E
Maider IANTZI
Kableak, kaxak, maletak, zapiak, margoak, aulkiak... era orotako objektuz betea zegoen Lekarozko eskola abandonatua. Bukatu zitzaien pagotxa sareetan lasai-lasai zeuden armiarmei, hogeita hamar pertsona inguruko ekipo teknikoa, bost aktore eta paper txikiagoak dituzten bertze hainbat artista ari baitziren 50. hamarkadan girotu fikziozko filma grabatzen. Hantxe zegoen Gilda protagonistari bizia ematen dion aktorea, Carolina Bona, aulki batean eserita, magalean paratu koadernoan marrazkiak egiten, hurrengo sekuentziari aurre egiteko erlaxatzen bezala.
Gerra Zibila amaitu berria da eta 22 urteko Gilda bakarrik dago, familiarik gabe, umezurtzentzako etxe batean. Egoera zail horretan biziraun behar du, dituen armekin eta bidean aurkitzen dituenekin borrokatu. Filmak aitzinera egin ahala, emakume egiten da eta Estanis mutil lagunarekin duen harremana ere aldatzen da, Cisco ezagutu eta zalantzak sortzen baitzaizkio. Umezurtz etxetik er- mandade katoliko batera joaten da neska gaztea eta bertako lagunekin duen harremana ere azaltzen da pelikulan. Lana aurkitu diote eta bere babesik handiena dira. Gauzak aldatu arren, beti irteera bilatzen duen sagutxoa da Gilda, beti saiatzen da zuloren bat bilatzen sartzeko.
Orain dela urte eta erdi eman zioten gidoia Carolina Bonari, eta saio anitz egin dituztela e-san zigun. Etengabe adi egotera behartzen du Gildak, gauza ugari gertatzen baitzaizkio eta denak irentsi behar baititu, baina, hala ere, oparia da Madrilgo aktore gaztearentzat Gildaren larruan sartzea. Lehenbiziko aldiz ari da film batean protagonista papera egiten eta garrantzitsua da hori beretzat, baina pasatu beharreko prozesu bezala hartzen du. «Oparia pertsonaia bera da, ez protagonista izatea, nahiz eta sekuentzia anitz izateak lan gehiago eskatzen duen, baita gozatzeko aukera gehiago eman ere. Dena da gehiago».
1953 eta 1954 urteetako bizipenak kontatzen ditu pelikulak eta hain gaztea izanik, garai hartako pentsaerak, kezkak, beldurrak eta desioak ulertzeko nola moldatu den galdetu genion Bonari. Zera erantzun zigun: «Emozionalki pertsonak hagitz lotuak gaudela uste dut. Egoerak eta garaiak ezagutzea ongi dago, liburuen bidez edo zaharragoekin solastatuta -adibidez, amatxik istorio pila bat kontatu dizkit-, garrantzitsuena gure barrenean gertatzen dena da, ordea, eta horrek batzen gaitu. Gertatzen zaigunaren araberako emozioak ditugu, baina gehiago da norbere egoera inguruan gertatzen dena baino. Guretzat, belaunaldi gaztea izanik, erraza izan da, baina edozein unetan aldatzen dira gauzak eta egoera berrira moldatu beharra daukagu».
Irriak eta mamuen kontuak
Errodajea hagitz interesgarria eta bizia izaten ari dela erran zigun Carolina Bonak, denbora gutxian egiten ari direlako. Duela bost aste hasi ziren grabatzen, Baionan (nahiz eta iazko abenduan ere sekuentzia batzuk e-gin), eta Hondarribian, Tafallan eta Iruñean izan ondotik, asteartean Lekarozera joan ziren. Lana laster bukatzeko asmoa zuten, Bonaren hirian hain zuzen ere, Madrilen. Francisco Avizanda zuzendari eta gidoigileak aipatu zigunez, kosta zaio drama iradokitzen duten tokiak aurkitzea, baina indar handiko dekoratuak izatea lortu du azkenean, eta kontent zegoen. Lekarozko aterpetxean eta herrian ere benetan gustura zegoela aitortu zigun Izabako zinegileak: «Giro onean ari gara lanean eta jendeak primeran hartu gaitu».
Grabatzeko leku egokia aurkitzea bezain garrantzitsua da taldekideen arteko harremana, eta alde horretatik ere pozarren zegoen Carolina Bona: «Hagitz talde gaztea gara, ilusioz eta gogoz gainezka gaude, eta ahalegin guztia egiten ari gara gauzak ongi atera daitezen. Denok xede bera izanda errazagoa da ongi konpontzea. Irri anitz egin dugu. Adibidez, abandonatutako hainbertze tokitan egon garenez, mamuekin lotutako kontu ugari izan da, nahiz eta ez dugun bakar bat ere ikusi».
Estanis Veracruzen papera e-giten duen Albert Prat Kataluniako aktorearekin egoteko beta ere izan genuen eta pertsonaiari buruz mintzatu zitzaigun. Mutil konplexua dela erran zigun, bi aurpegikoa. «Gehienak bezala, berak ere norbait izan nahi zu-en, ideia batzuk eduki eta aplikatu, baina ez du egiten, ikaratu egiten da, jarrera erosoena hartzen du». Familia onekoa izateak ere badu zerikusirik horretan. Duela bi astetik ari da Prat saioak egiten eta interesgarria deritzo Veracruzen larruan sartzeari. Psikiatra ezagun batek e-man dio 50. hamarkadako berri, irakurri ere asko egin du, baita Avizanda zuzendariarekin solastatu ere, jokatzen zen bezala zergatik jokatzen zen ulertzeko, herriak zer bizitu zuen jakiteko, eguneroko sufrimendu hori e-zagutzeko. Bitxikeriez galdetuta, Iruñeko Marques de Rozalejo etxean gertatutakoa ekarri zuen gogora. Han zeuden gazteek eraikina okupatu zutenean eta desalojoa zela-eta, errodajea atzeratu behar izan zuten.
Jose Mari Asinek Bergara doktoreari ematen dio bizia, psikiatrikoko zuzendariari. Asinek e-san zigunez, erregimen frankis- tarentzat homosexualak eriak ziren, ez ziren leialak «Espainia berriarekin», ardi beltzak ziren, eroak. Horregatik, familia dirudunek psikiatrikoetan sartzen zituzten. «Polizia etxeetan torturatuta hiltzen zituzten pertsonen autopsia faltsuak ere sinatzen zituzten heriotza naturalak izan zirela sinestarazteko».
Aktoreez eta zuzendariaz gain, bertze langile ugari ere bazen eskola abandonatuan: soinu teknikariak, zuzendariaren laguntzailea, ekoizlea, haren laguntzailea, katerin arduraduna, argiztatzailea, kameren ekipoa... «Adi! Grabatzera goaz. Soinua. Motorea. 27.1. Hirugarrena». Hitz horiek aditu bezain laster oro mututu eta harri bihurtu ziren. «Moztu dugu! Goazen be- rriz egitera. Itxaron, une bat, kamioia!». Jordi ekoizlea lasterka abiatu zen aparkalekura kamioilariari joaki zen galdetzera.
Indarrak berritu behar
Gela txiki batean psikiatrikoan preso dagoen homosexualaren eta bisitan joaten zaion Gilda gaztearen arteko elkarrizketa grabatu ondotik, jantokira joan ginen. Korridore luzeak pasatu genituen hara ailegatzeko, kartoizko kaxaz, postalez, Aita Santuaren irudia zuten estanpez, ikasleen koadernoz eta bertze hamaika objektuz betetako korridoreak. Dekoratuaz arduratzen direnak berehala hasi ziren lanean: batzuk noizbait zuria izandako armairu bati bertze pintura-eskualdi bat ematen; bertze batzuk eserlekuak altuera egokian zeuden begiratzen eta ez bazeuden azpian egurra jarrita altxatzen; bertzeak mahaiak ongi paratzen... Bitartean, kameralariak leihora begira ari ziren, argi egokia zuten ikusteko. «Toki irekiak eta eraikin berriak ikusteko gogoa dut, abandonatutako etxe zaharretan hainbertze ibili eta gero, urik e-ta komunik gabe, gainera!», kexu zen langile bat. 13.45 aldera indarberritzeko beta izan zuten guztiek, bazkaria baitzuten zain aterpetxean, espero zuten arratsalde mugituari aurre egiteko.