GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

ETAren su etenaren ondoren

Arnaldo Otegiri babesa eskaini dio nazioarteko eragile politiko ugarik

Italiatik, Korsikatik eta Sardiniatik, besteren artean, Arnaldo Otegik babes mezuak jaso ditu azken orduotan, Polizia espainolak atxilotu eta kartzelan sartu ondoren. Eledun abertzaleari elkartasuna adierazi diotenen artean, Francesco Cossiga Italiako presidente ohia dago, zeinek gogor salatu duen bere «lagun» euskaldunaren kontrako azken ekimen «faxista». Nazioarteko eragileek elkarrizketa ezinbestekotzat jotzen jarraitzen dute bakebidean aurrera egiteko,

GARA | GASTEIZ

Ezker abertzaleko eledun nagusia izanik, Arnaldo Otegiren erreferentzialtasuna ez da Euskal Herrira mugatzen, nazioartean ere asko eta asko baitira buruzagi independentista ezagutu eta berarekin harremana izateko aukera izan duten ordezkari politikoak. Horregatik, bere atxiloketa eta kartzelatzeak berehala ardura eta larritasun adierazpenak eragin ditu gure mugetatik kanpora.

Ildo horretan, atzo hainbat eragilek adierazpenak egin zituzten Otegiren atxiloketa salatu eta berari eta ezker abertzaleari elkartasuna adierazteko.

Horien artean, Francesco Cossiga Italiako presidente ohiak, elkartasuna adierazi dio prentsa ohar baten bitartez bere «lagun» Otegiri, eta nabarmendu du «frankismoaren ondorengo PPk eta PSOEk onartutako lege faxista batek legez kanpo» utzi duen alderdiko buruzagia dela. Cossigaren iritzirako, berdin da Madrilgo gobernuan zein dagoen, Estatu espainoleko botereek bere horretan mantentzen baitute beti izaera «faxista».

Italiako zortzigarren presidenteak gogora ekarri du ere PSOEren lehen gobernuak «estatu-terrorismoa» antolatu zuela, eta Rodriguez Zapaterok zuzentzen duen gobernuak egin zuen lehen gauzetako bat izan zela ekintza horietan ardura izateagatik zigorpean zeudenak kartzelatik ateratzea. Horrekin batera, Cossigak salatu du PSOEren egungo Exekutiboak ez duela Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidea aitortzeko asmorik, eta indarrean mantendu duela ezker abertzalearen kontra «salbuespezko legedia».

Mario Bulgarelli, «larrituta»

Italiako alderdi Berdeko buruzagi eta senatore Mauro Bulgarellik ere «larritasun handia» adierazi du Arnaldo Otegi «buruzagi independentistaren» atxiloketaren ondoren.

Bulgarelliren ustez, atxiloketa horrek «Euskal Herriak bizi duen gatazka konpontzeko beharrezkoa den solaskide oso garrantzitsu bati» eragiten dio, eta nabarmendu du mahaikidea erreferentziala dela «oso sektore sozial zabal batentzat, azken hauteskundeetan ikusi den bezala, herrialde horretan sustrai sakonak dituena».

Italiar politikariak egungo egoera «delikatua» dela irizten dio, baina, edonola ere, «euskal mugimenduarekin elkarrizketa bultzatu» behar dela nabarmentzen du bere idazkian, eta galdegiten du lanean jarraitzeko «elkarrizketa mahai bat osatu dadin, non Arnaldo Otegi bezalako pertsona bat egotea erabat beharrezkoa den».

François Sargentini eta Jean-Guy Talamoni, Corsica Nazione Indipendente alderdi korsikarreko buruzagiek ere bere iritzia eman dute auzi honen gainean, eta «irmotasunez» salatu dute Otegiren atxiloketa eta kartzelatzea. Ezker abertzaleko eleduna «militante eredugarria» da Corsica Nazione Indipendente alderdiko kideentzat, eta gaineratu dute Euskal Herriak bizi duen gatazka «erabat politikoa» dela. Horregatik, konponbidea ere, «prozesu politiko» baten ondorioz etorri behar dela uste dute.

Beren idazkian, Sargentinik eta Talamonik diote Madril edo Parisek «ekimen errepresibo bat indartzeko izan dezaketen edozein tentaldik» egoera «guztiz larrituko» lukeela, eta zailduko lukeela bakea eskuratzeko edozein aukera». Horrekin batera, militante korsikarrek «besarkada anaikorra» eskaini diete Otegiri eta ezker abertzale osoari.

Korsikatik bezala, Sardiniatik ere heldu dira Otegirentzako babes mezuak. A Manca pro s'Indipendentzia taldeak adierazi du Euskal Herritik datozen berriak ez direla «bihotz-altxagarriak» «demokrazia eta askatasuna maite ditugun guziontzat», eta deitoratu du ETAren su-etenari eta ezker abertzalearen Orain Herria Orain Bakea proposamenari Estatu espainolak erantzun diola «atxiloketak, errepresioa eta tortura areagotuz».

Sardiniarren ustez, mintzakide abertzalea atxilotuta, Gobernu espainolak «agerian uzten du bake prozesua ahultzeko bere borondatea», eta alde horretatik, gogor salatu dute Estatu espainolaren «probokazioa».

Bere aldetik, euskal diaspora osatzen duten 285 lagunek idazki bat idatzi dute non eskatzen dute «ez dadila elkarrizketa bertan behera gera, konponbide politikorako bide bezala»

Gobernuaren «borondate eza»

Mundu osoko herrialdeetan bizi diren euskal diasporako kideek salatzen dute Gobernu espainolaren «borondate politiko eza» konponbide prozesu bati ekiteko, eta horren ondorio jotzen dute ETAren su-etena bertan behera geratzea.

Idazki horretan, duela zenbait egun aurkeztu zena, sinatzaileek zera aipatzen dute: «azken asteotan izandako gertakariek, Euskal Herriak bizi duen gatazka konpontzeko prozesuari dagokionean, agerian uzten dute prozesua `izorratzeko' arriskua egunetik egunera benetazkoagoa dela». «Estatu espainolak eta frantsesak, ETAk su-etena indarrean ezarri zuenetik errepresioa areagotzeaz gain, ez dute pauso bakar bat ere eman Euskal Herriko hiritarrek bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea bermatzeko bidean» nabarmentzen zuen idazki horrek, eta gaineratzen duen «une garrantzitsuak» bizi dituela herri honek.

ETAk menia bertan behera utzi baino lehenago ezagutarazi zuen idazkia, baina atzo igorritako ohar batean, ekimenaren bultzatzaileek, «aurreikuspenik txarrenak» bete direla aipatzeaz gain, konponbidea «elkarrizketaren bitartez bakarrik» izango dela posible berresten dute eta ez errepresioaren eta eskubideen urraketen bitartez.

elkarrizketa

Herrien Eskubideen eta Askatasunaren Aldeko Ligak «desilusioa» azaldu du Euskal Herriak egun bizi duen egoeragatik, baina uste du prozesuak aurrera jarraitu behar duela eta adierazi du elkarrizketa «inoiz baino beharrezkoagoa» dela.

zapatero

Jose Luis Rodriguez Zapatero presidente espainolak bere alderdiko zuzendaritzaren babesa jaso zuen atzo, eta agintari espainolak adierazi zuen «errukigabea» izango dela ETAren kontra, eta dei egin zien beste alderdiei berekin batera joatera.

Zabaleta apuesta por Ahotsak

Gema Zabaleta, parlamentaria del PSE y miembro de Ahotsak, considera que «hoy tiene más valor que nunca» la imagen y la apuesta por el consenso de este colectivo, tras el anuncio de ETA de retomar su actividad armada.

En una entrevista realizada en Radio Euskadi, Zabaleta anunció la continuidad de los trabajos de Ahotsak, donde participan mujeres del PNV, EA, EB, Batasuna, Aralar, PSE y PSN.

Tras anunciar su continuidad en este colectivo, la parlamentaria del PSE puntualizó que no van a reaccionar «como probablemente todo el mundo espera» que lo hagan, «porque no somos ni un partido político ni nadie que tenga una urgencia de actuar al dictado de nada».

Gema Zabaleta se mostró partidaria de seguir apostando por el trabajo que lleva a cabo Ahotsak porque «seguramente hoy será el único consenso» que existe en Euskal Herria. «Hoy más que nunca tenemos que seguir en esa contracorriente porque algún día se tendrán que retomar procesos de diálogo y conversación basados en los principios, métodos y valores en los que se sustentó» el denominado «proceso de paz», declaró.

A su juicio, el anuncio de ETA «nos obliga con más determinación que nunca a que toda la sociedad vasca sin ninguna inclusión, incluida la izquierda abertzale, trabaje por que haya una alternativa a las armas».

Gema Zabaleta también advirtió de que, tras el reciente comunicado de ETA, se pueda volver «a situaciones del pasado, de atrincheramiento, de incomunicación», ya que la actividad armada, «además de atentar contra vidas humanas, consigue romper consensos, dividir, confundir...».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo