GARA > Idatzia > Ekonomia

Esmaltaciones San Ignacion soldata eske

N.G. |

Esmaltaciones San Ignacioko langileak kalera atera ziren atzo zor zaizkien soldatak eskatzeko, apirilaren 4an enpresak ordainketen etenaldia eskatu zuelako, eta «ordutik ez daukagu erabaki judizialik, eta ez dira administratzaile lehiakiderik izendatu», Bixen Fernandez enpresa-batzordeko presidenteak azaldutakoaren arabera.

Langileak kezkatuta agertu ziren izango duten etorkizunarekin. «Ez-inoren lurrean gaude; epaitegiak ez du ezer esaten eta enpresa lege lehiakideez baliatzen ari da mendeku moduan», gaineratu zuen. Hala, atsedenetan kaltetuak izan direla esan zuen, eta zaintza-kamarak jarri edota produktibitatea igo dutela salatu zuen, besteren artean.

Astelehenean zuzendaritzarekin egingo du bilera bartzordeak, eta horren ostean mobilizazioekin jarraituko duten erabakiko dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo