GARA > Idatzia > Txirrindularitza

UCI PRO TOUR Dauphine Libere

Tourreko hainbat hautagaik azken proba dute

Valverde, Vinokourov, Menchov, Contador edo Leipheimer lehiatuko dira iblibide menditsuan, baita Zubeldia, Egoi Martinez eta Astarloa euskaldunak ere

U.I. | BILBO

Alejandro Valverde eta Alexandre Vinokourov aurrez aurre izango dira bihartik Dauphine Libere itzulian. Tourrari begira azkenaurrekoa asterketan, beste hainbat hautagai arituko dira, esaterako, Denis Menchov, Levi Leipheimer edota Alberto Contador. Ibilbideak denetik du zortzi saioetan, baina menditsua da, batez ere.

Euskaldunei so, Haimar Zubeldia, Egoi Martinez eta Igor Astarloa lehiatuko dira.

Bihartik ekainaren 17a arte, ibilbide gorabeheratsua izango dituzte, eta irabazlea txirrindulari petoa izango da. Izan ere, aitzin-etapak emango dio gaur hasiera Pro Tourreko itzuliari eta asteazkenean 40,7 kilometroko erlojupekoa izango dute. Dena dela, azken lau etapetan erabakiko da lasterketa; ospeko Mont-Ventoux gainan bukatuko da 4.a eta larunbatean Tour antzeko saio menditsua izango da.

Hamaika txirrindulari sasoia harrapatzen saiatuko dira Tourrean onenak emateko uztailean. Iaz, Leiphiemer gailendu zen, Moreauren eta Kohl gaztearen aurretik. Aurten, ordea, oso zaila izango dute sailkapen hori errepikatzea, irteeran Valverde eta Vinokourov izen nagusiak izango baitira. Azken ahaleginak egingo dituzte. Izarren zerrenda luzea da, ordea, eta Menchovek, Contadorrek, Pereirok, Kashechkinek eta Evansek xede bera dute, hau da, Tourrean izan nahi dute goi mailara gerturatzea.

Euskaldunak

Beste horiek bezalaxe, Zubeldiak sasoi puntua harrapatzen saiatuko da. Egian esan, gora egin du azken lasterketetan eta beste urrats bat egiten izango du helburu nagusi. Egoi Martinezek gora egiteko aukera du, eta Astarloa, aldiz, burua altxatzen ahaleginduko da. Guztira, 13 txirrindulari euskaldun izango dira.

Bestetik, Boonen eta Hushovd azkarrek esprintetan izango dute aukera; eta Zabriskiek eta Millarrek erlojupekoetan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo