GARA > Idatzia > Txirrindularitza

UCI Pro tour | Dauphine Libere

Wiggins azkarrena izan da aitzin-etapan eta liderra da

Cofidis taldekoak izen nagusiak menderatu zituen 4,2 kilometroetan, esaterako, Leipheimer, Kashechkin, Hincapie, Valverde, Zabriskie eta Boonen; Egoi Martinez lehendabiziko euskalduna sailkatu zen, 9.

GARA | BILBO

Cofidis taldeko Bradley Wiggins britaniarrak garaipen ederra eskuratu zuen atzo Dauphine Libere itzuliko aitzin-etapan. Wigginek Levi Leipheimer (Discovery) eta Andrey Kashechkin (Astana) gainditu zituen, 4,2 kilometroko saioan. Egoi Martinez (Discovery) aurreneko euskalduna izan zen, bederatzigarren postuan.

Irabazlea da pista lehiaketatik dator eta atzokoa bezalako ibilbideetan ezin hobeto aritzen da. Hortaz, marka guztiak hautsi zituen eta beste faboritoak menderatu zituen. Bide batez, ospeko garaipena eman zion Cofidis taldeari.

4,2 kilometro besterik ez zuen bete behar txirrindulariek eta horregatik aldeak oso eskasak izan ziren. Izan ere, Egoi Martinez euskalduna bederatzigarren sailkatu zen, bost segundora.

Tartean, hainbat faborito sartu ziren. Esaterako, Leipheimer, Kashechkin eta Valverde liderrek, bigarren, hirugarren eta bosgarren amaitu zuten lana, hurrenez hurren.

Saunier Duval taldeko Millarrek, berriz, 11. bakarrik egin zuen. Contador, Vinokourov, Menchov eta Pereiro atzerago sailkatu ziren, baina maila ona eman zuten.

Euskaldunei begira, Egoi Martinez nabarmendu zen, baita Astarloza ere. Zubeldia, ordea, 40. sailkatu zen eta Anton gazteak 59. bukatu zuen

Ustekabea Boonenek eman zuen. Beraz, gaur lidergoa harrapatzeko aukera ezin hobea du, gain sariei esker, ordekako etapa dute parte-hartzaileek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo