Bruselara martxan joango dira euskal torturatuak hilaren 26an
Euskal Herriko ordezkaritza berriro ere Europako Parlamentura joango da datorren ekainaren 26an; baina, oraingoan, tortura jasan duten ehun bat euskal herritarrez osatua egongo da. Bruselara martxan joango dira, eta Europako eta Flandeseko parlamentuetan hitza hartuko dute torturaren desagerpenean konpromisoak lortzeko eta torturaren errealitatea salatzeko. Itzuleran, behin Euskal Herrian, ekitaldia egingo du TATek ekainaren 30ean.
Gari MUJIKA | DONOSTIA
Tortura jasan duten pertsonen sostengurako nazioarteko egunarekin batera, hilaren 26ean Bruselara joango dira torturak pairatu dituzten ehun bat euskal herritar. Egun, oraindik, Euskal Herrian torturatu egiten dela salatzearekin batera, «Estatu espainolaren izaera antidemokratikoa agerian uztera» joango dira. Gainera, Flandeseko eta Europako parlamentuetan hitza hartu eta testigantza emango dute, baita makina bat hitzaldi eman eta protesta egin ere.
Joan den abenduaren 16an Elorrion, torturak jasan dituzten euskal herritarrek egin zuten nazio biltzarrean, hemendik aurrera Torturaren Aurkako Taldeko (TAT) partaide izateko konpromisoa hartzearekin batera, eurek, tortura jasandako pertsonek, tortura desagertarazteko jardunean protagonista izateko ardura bere egin zuten.
Europako Parlamentura
Hala, datorren ekainaren 26an Bruselara egingo duten martxa torturatuen eginbeharreko lehen pauso garrantzitsu izango da; baina ez bakarra.
Izan ere, Elorrion adostu zuten manifestuaren inguruan euskal eragile politikoekin, sozialekin eta sindikalekin harremetan baitaude azken asteotan, atxikimenduak eta konpromisoak gauzatzeko.
Frankismopean, eta bai ondoren ere, atxilotu dituzten milaka euskal herritar torturatuak izan direla salatu zuen atzo TATek Donostian egin zuen prentsa agerraldian, eta horren erakusgarri ziren, bertan parte hartu zuten lagunak. Hala, Enrike Regerena, Nekane Txapartegi, Leire Gallastegi eta Juan Karlos Ioldi izan ziren martxaren berri eman zuten lagunak.
Nekane Txapartegik aditzera eman zuenez, orain arte alderdi politikoekin eta gainontzeko eragileekin izan duten harremanaren karietara, oro har, «harrera ona» jaso dutela adierazi zuen, baina tortura ahalbidetzen duten mekanismoak desagertze bidean, aldiz, bestelako balantzea egin zuen.
Izan ere, inkomunikazioa desagertzeko konpromisoak hartzerako orduan, alderdi politikoek eta instituzioek horretarako ahalmenik ez dutela erantzun baitiote TATi. «Eta orduan zertarako dira instituzioak?», galdetu zuen Txapartegik. Torturaren errealitatea behin betikoko desagertaraztea lortu behar dela nabarmendu zuen, eta «egoera politikoaren arabera torturatu gehiago edo gutxiago egotea» ere onartezina dela salatu zuen.
Iñaki de Juanaren eta Arnaldo Otegiren espetxeratzea ere aipatu zituen, eta horrelako gertaeren aurrean «besoak gurutzaturik» ezin daitekeela gelditu esan zuen. Txapartegiren ustez «errealitate hau erakusten eta tortura ahalbidetzen duen makinaria guztia suntsitu beharra dago».
Ekitaldia ekainaren 30ean
Hala, zio hori jarraituta, Bruselara joango dira hilaren 26an. Bi autobus bideratu nahi dituzte, eta gutxi gorabehera ehun bat lagun joango dira. Horien artean, eragile politiko eta sozialen ordezkaritza ere egongo da.
Europako Parlamentuan eta Flandeseko Legebiltzarrean ordezkaritzak hitza hartuko du, eta egunean bertan hainbat protesta ekintza egingo dituzte. Gainera, gutxienez hiru hitzaldi emango dituzte Bruselako inguruko herrietan. Ekainaren 25ean gauez abiatuko dira bi autobusak, eta 26ko egun guztia bertan igaro ostean, gauez itzuliko dira Euskal Herrira. «Europan ere torturatuoi ikus gaitzaitela», esanez laburbildu zuen Txapartegik martxaren helburua.
Itzuli eta egun gutxitara, jada Euskal Herrian, ekitaldia egingo du TATek hilaren 30ean; eta bertan, eragile politikoekin eta sozialekin izandako bileren emaitzen berri emango dute.
TATek bi autobus bete bideratu nahi ditu Bruselara. Torturatuez gain, euskal eragileen ordezkaritza ere joango dela adierazi du. Gainera, Europako eta Flandeseko parlamentuetan hitza hartuko dute euskal herritarrek.
El pasado 16 de diciembre, además de reunirse en Elorrio por vez primera, ciudadanas y ciudadanos vascos que han denunciado torturas elaboraron un manifiesto cuyo recorrido acaba de comenzar con la dinámica de relaciones que ha activado TAT con objeto de cosechar compromisos contra esa realidad.
Cientos de personas se reunieron en Elorrio, y alló se comprometieron a refundar Torturaren aurkako Taldea. Es decir, relegar su carácter exclusivo de asistencia jurídica y sicológica, y que quienes han sufrido torturas se conviertan en el núcleo central del grupo. En ese sentido, han anunciado que elaboraran un censo de todos los vascos que han padecido torturas y malos tratos hasta la fecha. Además, pretenden extender TAT a los pueblos y barrios de Euskal Herria con objeto de construir «un tejido social contra la tortura y la maquinaria que lo sustenta y lo hace posible».
Para ello cuentan también con la misma herramienta: el manifiesto de Elorrio. En el texto elaborado por «las personas que hemos sido torturadas por los diferentes cuerpos policiales» se recogen seis medidas «básicas y necesarias»: reconocimiento oficial y público de la existencia de la tortura; garantizar que no volverá a repetirse, y para ello exigen la desaparición de la AN y la incomunicación, entre otras medidas; acabar con la impunidad y «garantizar una verdadera investigación»; anulación de los juicios basados en declaraciones «arrancadas por la tortura»; garantizar la asistencia a todas esas personas; y, por último, la constatación de que la erradicación de la tortura es fundamental y necesaria para la resolución democrática del conflicto.