GARA > Idatzia > Ekonomia

NEM sortu dute enpresen mantentze zerbitzuetan teknologia berriak emateko

CAF-ek, Fatronik-ek, Traintic-ek eta Geminys-ek NEM enpresa sortu dute mantentze zerbitzuetan puntako teknologia eskaintzeko. Trenbide sektorean hasiko da, eta puntako beste sektoreetara zabaltzeko asmoa du.

GARA | DONOSTIA

Nuevas Estrategias de Mantenimiento (NEM) izena du, eta mantentze arloko estrategia eta tekonologia berrien garapenean jardungo du. CAF, Fatronik, Traintic eta Geminys enpresak daude proeiktu berri honen atzean, eta iragarri dutenez, asmoa da mantentze sektorearen barruan puntako teknologia eskaintzea produktu berritzaileekin, azken aurrerapen teknologikoetan oinarrituta, adimen artifizialean esaterako.

NEMek trenbide sektorean egingo ditu lehen urratsak, baina epe ertainera automozioa edota aeronautika moduko puntako beste sektoreetan aritzeko asmoa du.

Memento honetan, enpresa berria CAF eta Fatroniken arteko itun tekonologikoak aurretik zehaztutako lan ildoetan ari da lanean, eta horregatik, tresneri ontziratuen balizko akatsei aurrea hartzeko aukera ematen du en adimen artifizialeko teknika berriak bilatzen ari da.

Bestalde, web tekonologien erabileran oinarrituta, bidean dauden trenen urruneko kokalekua zehaztea eta monitorizazioa ikertzen ari da, ez bakarrik munduko edozein lekutan trenen kokalekua ikusteko aukera emateko, baizik eta «on line» sistema erabiliz tren horien egoera ere monitorean ikusteko aukera emateko.

Garapen tekonologikoa

Hasiera batean, NEMen jarduera trenbide sektorera bideratuta badago ere, CAFen premiei zuzenean erantzuteko, jarduera berriak eskaintzen dituen aukerak ikusita, aeronautika eta automozio sektoreetan etorkizun handia duela nabarmentzen dute konpainiako bultzatzaileek, mantentze sektorean garapen teknologiaren premia nabarmena baitago, prozesuak optimizatzeko, kosteetan zein denboran.

Jarduera bultzatu eta gehiengoa duen kidea izateaz gain, CAFek trenbide sektorean duen esperientzia emango dio enpresa berriari, eta ahalezko bezeroa izango da.

Fatronik enpresak NEMen negozio plana garatzen lagundu du, eta CAFen dituen zenbait proiektu NEMera pasatuko dira. Bestalde, NEMen zentro tekonologikoa izango da, ikerketa zentro baten zerbitzuen azpikontratazioa eskatzen duten puntako egitasmoak aurrera eraman ahal izateko.

Geminysek diseinuan, sormenean eta mantentze eta operazio eskuliburuen erredakzioan egiten du lan; bereziki makina-tresnan, tresneri berezian eta trenbidean. NEMek, enpresa bien lehiakortasuna hobetzeaz gain, bezeroen zerbitzuen katalogoak ere osatuko ditu.

Trenbiderako telekomunikazioa eta tresneri elektronikoa hornitzeaz arduratzen den Trainticek komuneko proiektuen eta egitasmo berritzaileen garapenean lagunduko du.

adimen artifiziala

Adimen artifizialeko teknika berriak ikertzen ari da NEM, baita web teknologia ere, urrunetik kokalekuak zehazteaz gain, horien monitarizazioan aurrerapenak eskaintzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo