KULTUREN ARTEKO JAIA
«Munduko Arrozak» lehiaketan 60 talde eta koadrilek hartuko dute parte larunbatean
Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako taldeen koordinakundeak, beste 60 kultur desberdinetako talde eta mila lagunekin batera, «Munduko Arrozak 2007» lehiaketa antolatu du larunbat honetarako. Gai nagusitzat arroza izango duen aldarrikapena kulturen arteko eta jai giroko gastronomia lehiaketa izango da. Zortzi musika-taldek, dantzak, jokoak eta kalejirak osatzen dute egitaraua. Jardueraren helburuen artean auzoetako kaleak «aldarrikatu, okupatu eta berreskuratzea» dago. Informazio gehiago: www.mundukoarrozak.info