GARA > Idatzia > Musika

Atzerriko izen erraldoiei aurrea hartuz dator talde txikien armada

Nazioarteko izarrak iritsi bitartean, plazako epeltasunera aterako da inguruko talde ezagun eta ez hain ezagunen armada bazterrak eztandarazi asmoz. Hemen dira baserri giroko punk jaialdi, gazte festa, kultur topagune eta omenaldiak. Aukera ezazu zeurea.

Anartz BILBAO | BILBO

Ibarran, Artzentalesen, Bilbon, Gasteizen eta beste hainbat lekutan, makina bat talde entzuteko aukera emango digu udak. Guk hiruzpalau aukeratu ditugu proposamen gisa. Esaterako, bihar hasi eta igandera bitartean Ibarrako Gazte Festak ospatuko dira beste behin, herriko gazte asanbladak antolatua.

Bihar triki-poteoarekin hasiko den jaiak kontzertua paratu du plazan, 23.00etan. Bertan, Arrasateko Des-Kontrol (gau berean Amalloko tontorrean jotzekoak direnak), eta Lekeitioko Etsaiak talde beteranoa. «Duintasunez Eutsi» da streetpunk talde gipuzkoarraren hirugarren lana, Oihukarekin plazaratua. Larunbata lasaiagoa, osoagoa eta luzeagoa izango da, itxura batean.

Bazkalostean mus txapelketa jokatu eta dantza erakustaldien ondoren Drindots taldearen dantzaldiaz gozatuko dute 23.00etan, eta gauean Atarrabiako Gas taldeak eramango du alaitasuna kalerik kale joz.

Igandean bukatuko dira jaiak, bazkaria eta bertso saioaren ondoren gaztetxean 21.30ean izango den E.H. Sukarraren zuzenekoarekin. Aurki 18 urte beteko ditu Eibarko hirukoteak eta Durangoko Plateruenan zuzeneko diskoa grabatu du berriki, oraindik plazaratzeke dagoen arren.

Zazpi kaleak eta Agropunk

Asteburuko proposamenik ugariena basatiena ere bada ziurrenera, Artzentalesek Agropunk jaialdia ospatuko baitu, makina bat talde zororen partaidetzarekin. Musika industriaren aurkako jaialdiak bederatzigarren edizioa izango du. Aurtengoan, Akrata, Pabellon 314, Kante Pinreliko, Infrakuerpos, Aterkings, J.A.N., Destierro, Oskar kon K, Esquinze de Frenillo, Asta'l Kueyo!, Erantzun eta Karretera agropekuaria taldeek joko dute bertan. Gehienak ez dira oso ezagunak eta ez dute oso entzuleria zabala, baina makina bat areto txiki eta gaztetxetan entzun dira haien grina eta oihuak. Punk eta hardcore doinuak nagusi, kontzertua baseliza baten inguruko belardian egiten da eta doan izan dadin txosnan salduko dituzten edari merkeek eta kamiseta salmentak ordainduko dituzte sortutako gastuak.

Anitza da Bilboko Zazpi Kaleek larunbatean hartuko duten kolorea ere. Topaguneak hamar urte beteko dituela, Bilboko Zazpi Kaleak umorez jantziko ditu larunbatean. Antzerkia, musika, bertsolaritza, magia, literatura eta jolasak izango dira haur eta helduentzat egun osoan zehar eta gune ezberdinetan. Guri dagokigunez, azter dezagun musika eskaintza oparoa. Zazpi kale, beste horrenbeste gune, eta hirutan doinu ezberdinez gozatzeko aukera. Unamuno plazak jasoko du rock musika indartsuena, Txuma Murugarren, Piztiak eta All Jazz Erarekin. Posta kalean Malatu, Maixa eta Morau, eskaintza akustikoagoan, eta Bidebarrietan, berriz, literatura eta musika uztartuko dituen Mugaldekoa, Mikelazuloko olerkariekin batera.

Uribe Kostakoa da All Jazz Era taldea, Karmenen ahotsak, Itziarren saxoak, Arkaitzen baxuak, Oiloskoren bateriak eta Urtziren gitarrak osatua. MusikHerriak plazaratu zuen hauen funk beroa 2005ean. Askoz eskarmentu handiagoa du Piztiak talde ondarrutar-azkoitiarrak. Merezitako arreta sekula jaso ez duten arren, oso lan interesgarriak argitaratzen jarraitzen dute, Ondarroan grabatu eta musika eta irudiak uztartu zituen «Euriaren Zain» zuzeneko bikoitza kasu. Unamunoko hirukotea ixteko, Txuma Murugarren. Honek ere Gaztelupeko Hotsak disko etxean argitaratzen ditu bere lanak, bere lagun piztiek bezala. Sasoi Ilunak atzean utzi eta bakarlari abiatu zenetik hiru lan luze plazaratu ditu eta egun laugarrena prestatzen ari da. Gainera, literaturara ere hurbildu zaigu azkenaldian, Julen Gabiriarekin prestatutako «Mathilde Maitatzeko Moduak» ikuskizunean edo egunkarian egindako iruzkinak biltzen dituen «Larrialdietarako Irteera» liburuan.

Malatu Leintz Gatzaga-Gasteiz bitartean berriki sortu eta jazza jorratzen duen seikotea dugu, Inaxioren ahoko soinu eta ahotsak, Mikelen gitarrak, Albertoren baxuak Lauraren pianoak eta Txeferen saxoak eta Luisen perkusioek osatua. Ezagunagoa dugu garai batean Ixiarrekin batera Euskal Herriko plazak trikitiarekin alaitu zituen Maixa. Bukatzeko, Morau. Andoni Tolosa hernaniarra dugu bera, disko homonimo batekin debuta egin ostean «Kantu Galduak» izeneko ep bat eta «Amodio Domestikoak» Gaztelupeko Hotsak disko etxean argitaratu zuena. Hurbileko kanta sotilak landuz, «Txukalda» du azken lana, taldean emana.

Bidebarrieta da musikak hartuko duen hirugarren gunea. Bertan izango da Mugaldekoak talde arras interesgarria. Edu Zelaieta olerkari gaztearen bigarren liburua, «Mugaldekoak» (Susa, 2004) du abiapuntu egitasmoak. Berarekin batera dira Beñardo Goietxe Berako abeslari fina eta Raul Garcia, gitarra eta zerran. Laugarren ertza Jordi Serrak osatzen du, katalanerako itzulpenekin.

Nikki Suddenen omenez

Gasteizkoa dugu eskainitako proposamenetan ordaindu eta areto barruan jorratuko den bakarra. Niki Sudden musikariaren omenaldia. Iazko martxoaren 26an zendu zen (batzuen ustez drogaren ondorioz), Swell Maps taldeko partaide izandako musikari dandya, 50 urte baino ez zituela. Waterboys, Wilco, Sonic Youth, Rolling Stones edo R.E.M. taldeko kideekin kolaborazioak egin zituen eta ezaguna zen musika aldizkarietan ere idatzi ohi zuelako, tartean «Mojo»-n. Lemonheads-ek Jacobites bere taldearen kanta bat berrikusi zuen.

Talde handiek eredu izan zuten bere garaian eta orain Sunthunder Recordsek omenaldia egingo dio, ordainetako lan bat argitaratuz. Argitalpen hori aurkezteko HellDorado aretoan joko dute Los Tupper Santanderko boskoteak, Jon Ulecia & Cantina Bizarro nafarrek, Phil Shoenfely eta Dave Kusworth Groupeko musikari britianiarrek.

Musikadero jaialdia, enkarterri astindu nahian

Enkarterriko musika talde eta zaleek osatutako elkartea dugu Musikadero, eskualdea musikalki suspertu eta bertan kontzertuak egiteko asmoz jaioa, taldeen arteko harremana bultzatuz. Helburu eder horrekin eta gogo biziz sortu zuten Musikadero Lehiaketa ere, aurten hirugarrenez ospatu dena. Harrigarria dirudien arren, 126 dira bertan parte hartzeko aurkeztu diren taldeak eta dozena bat zuzenean jotzeko aukeratuak. Pozik agertu dira antolatzaileak taldeen maila jasoa zela eta.

Kontzertuok Zallako Arco pubean eman izan dituzte doan bikoteka, eta dagoeneko plazaratu dute lehiaketako epaia. Shisha Pangmak lortu du hirugarren saria, 300 eurokoa. «43 15 02 N» da boskote bilbotar hard rockeroaren laugarren lan plazaratu berria. Bigarren saria, berriz, 500 eurokoa, Bartzelonara joan da, bertakoa baita Tetsuo emo-rock taldea. Aurtengo txapelduna, 800 euro poltsikoratu dituena, One Direction Drive izan da. Boskote bilbotarra dugu hau ere, ekainaren 22an Kobetamendin Red Hot Chili Peppers edo Fishbone taldeekin ere jotzekoa dena, Bilbao Live jaialdian.

Infinner taldearen errautsetatik sortua, 2006an nabarmendu zen One Direction Drive taldea Ill Niño, Cordura edo Amimishock bezalako taldeekin joz. Rockaren ñabardura ezberdinen gainean ingelesez idatzitako kantuak jotzen dituzte, eta ostiral honetan berriro kantatuko dute Zallan, oraingoan txapeldun legez. Beraiekin batera Musikadero elkarteko partaide den No Konply taldea eta artikulu hau idazterakoan oraindik lotzeke zegoen hirugarren batek (ziurrenera If...? taldea) ere parte hartuko dute Zallan antolatutako biharko kontzertuan.

A. B.

Desde las campas de Zuberoa a las de Bilbo, a la espera de la artillería pesada internacional

Con la llegada del verano y el buen tiempo la fiesta tiende a trasladarse a plazas públicas y recintos abiertos, tanto en fiestas patronales como en grandes macrofestivales.

Sin embargo, y dejando de lado los festivales de jazz, Euskal Herria recibirá este año un número de bandas de primera fila mundial nunca conocido. Si nuestro más longevo festival, el Euskal Herria Zuzenean -que se celebrará en Zuberoa a finales de este mes y principios de julio- propone artistas más cercanos y humildes, el Bilbao BBK Live apuesta fuerte al programar dos fines de semana repletos de estrellas internacionales.

El jueves 21 la veterana banda británica Iron Maiden abrirán las campas de Kobetamendi junto al cuarteto de Bizkaia Vhäldemar, para dejar el testigo el viernes 22 en manos de los enérgicos californianos Red Hot Chili Peppers y la representación euskaldun, Berri Txarrak, One Direction Drive y Fermin Muguruza.

El fin de semana siguiente el festival retoma su pulso con un representante local capaz de competir con los foráneos en poder de convocatoria, Fito & Fitipaldis. El bilbaino actuará el jueves 28, al igual que el quinteto bizkaitarra Nun.

El colofón lo pondrá la poderosa banda Metallica, un viernes 29 que se prevé multitudinario y que contará también con la participación de Biok, Idi Bihotz y Laia. En total treinta y cuatro bandas, cuatro días y dos fines de semana con la intención de convertir Bilbo en referente festivalero.

Justo a la mitad del Bilbao Live, el sábado Donostia acogerá el circo ambulante de sus Majestades Satánicas. La fama y el prestigio de los Rolling Stones es suficiente para absorber la atención y expectación de un festival completo. Y para los que no aprueben junio, Gasteiz acogerá una nueva edición del Azkena Rock a principios de setiembre.

A. BILBAO

Fitxa

Musikadero Lehiaketa: Bihar, 22.30ean Arco pubean (Zalla). Doan.

Agropunk: Larunbata, 17.00etan San Antolin zelaian (Artzentales). Doan.

Zazpi Kale kultur topagunea: Larunbata, 17.00etan Zazpi Kaleetan (Bilbo) Doan.

Nikki Suddeni omenaldia:

Larunbata, 22.00etan HellDorado aretoan (Gasteiz). 15 euro.

Ibarrako gazte jaiak:

Bihar, 23.00etan plazan (Ibarra). Doan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo