Presoen aldeko Elkartasun Astea egiten ari dira Soraluzen egunotan
GARA | SORALUZE
Euskal preso politikoen eskubideen aldeko Soraluzeko Topaguneak Elkartasun Astea egiten ari da Debagoiengo herrian.
Topagunearen aldarrikapenen artean garrantzi berezia hartu du Peio Etxeberria soraluzetarraren egoerak, bizi osoko zigorra ezarri baitzioten.
Etxeberriarekin batera, Lurdes Txurruka eta Eloy Uriarte ere gogoan dituzte auzokideek.
Horretaz gain, larunbatean, mobilizazioak, antzerkia, 24 orduko bosteko futbol txapelketa, Fredi Paia eta Xabier Silveira bertsolariak edota kontzertuak izango dira.