GARA > Idatzia > Euskal Herria

Behatokiak 2006. urteko txostenaren berri eman dio Izaskun Bilbaori

I.B. | GASTEIZ

Beste instituzioetako ordezkariekin egin bezala, besteren artean EAEko eta Nafarroako Arartekoekin, Paul Bilbao Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria Gasteizko Parlamentuko lehendakari Izaskun Bilbaorekin bildu zen atzo.

Bileraren xedea, Euskal Herriko hizkuntz eskubideen egoera azaltzea eta, ildo horretan, iragan urteko txostenaren berri ematea. Txostenaren izenburuak, «O en español, o no entras», argi adierazten du euskal hiztunek oraindik duten egoera, Bilbaok berak hedabideen aurrean azaldu zuen legez, eta, alde horretatik, salatu zuen, hizkuntz eskubideak ez errespetatzeaz gain, «euskara erabiltzen duenarekiko erantzun zakarrak ohiko» bihurtu direla. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako egoerari dagokionean, nabarmendu eta kritikatu zuen, beste behin ere, Justizia arloan, Ertzaintzan eta Osasungintzan bizi den egoera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo