GARA > Idatzia > Gutunak

Pelage nathalie Oarsoaldeko Zutik

Alokairuzko etxe publikoak: aukera gal ez dezagun

Etxebizitza da gaur egun EAEko bizilagunek duten arazo larrienetako bat. Bost urtez, etxebizitzen salneurria bikoiztu da. Jende gehiena etxea lortuezinik dabil eta azken urteotan administrazioen politikek egoera irauli beharrean, larritu dute. Babes Ofizialeko Etxeak jendearen oso ehuneko txiki batentzat dira. Beraz, gauregun ezagutzen dugun Babes Ofizialeko Etxeetako politikak ez du eraginik espekulazio itzelaren garapenean.

Azken hauteskunde kanpainan alokairuzko etxeen beharraz mintzatu dira alderdi gehienak, nahiz eta boterean egon direnean, ezer gutxi egin. Adibidez, Errenteria-Oreretako plan orokorrean 3.184 etxe eraikitzea erabaki zuten; 64 baizik ez dira alokairuzkoak. Europako ondoko herrietan alokairuzko etxeen proportzioa %40 izaten da batez beste. Etxebizitza politika sozial batek etxebizitza beharrari erantzun behar badio, ez du jabegoa bultzatu beharrik. Alokairuzko etxe parke publikoa eskuratu beharko lukete administrazioek, behar gorrienei erantzuteko eta espekulazioari aurre egiteko.

Lurzoruen lege berriak, lanabes batzuk eskaintzen ditu jada. Orain arte Udala ez da baliatu zituen lanabesez. Jokamolde hori epaitegietara eraman dute eta bi aldiz epaiak Udalaren kontra egin du. Hala ere, Udala tematu da eta lege aplikapen justua egin ordez, sententzia errekurritu. Gaur Errenteriako zinegotziek kargua hartuko dute. Herritarrok beste politika bat espero dugu, batez ere, posible delako. Oreretako udal gobernu berriak ezin du azken bi legealdien bidetik segitu. Alokairuzko etxe parke publiko bat egokitu behar du, lur publikoak erabili behar ditu eta etxebizitza behar dutenei erantzun, alokairua eta etxeen tamaina egokituta. Oarsoaldeko taldean laneko dokumentu bat argi- taratu dugu, proposamenekin, gure ustez etxebizitza politika sozial batek ildo beretik joan beharko luke. Egin nahi denaren arabera, lau urte luzeak eta laburrak dira, udal gobernu berriak ez dezan aukera hori gal.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo