GARA > Idatzia > Gutunak

Carlos alonso cidad Ekologistak Martxan-eko kidea eta Pobrezia Zero plataformako kolaboratzailea

Pobrezia, ura eta desertifikazioa

Ura, Ur planeta deiturikoaren bizitza da. Gure Lurrak izen hori jaso beharko luke, bere gainaldearen %71a urez estalita baitago.

Ura ondasun urria da. Gizadiaren zati handi batentzat ondasun oso urria da. Urtero 15 milioi pertsona hiltzen dira ur edangarri- rik ez izateagatik edo ura kalitate gutxikoa izatearekin harremana duten gaixotasunen ondorioz.

Ur gabeziak beste arazo batzuk ere sortzen ditu: nekazaritzako ekoizpen eta elikagaietarako sarbideak murriztea, basoetako masak pobretzea estres hidrikoaren ondorioz, ekosistema eta habitat naturalen degradazioa, garapen ekonomiko eta industriala mugatzea, biztanleen migratze masiboak, ondasun urri baten banaketagatik sorturiko gatazkak...

Bestetan bezala, banaketa hori gure munduan dauden desberdintasunen adierazlea da. Herrialde garatuetan batez besteko biztanle bakoitzak egunean 300 litro kontsumitzen du eta «garapen bidean dauden herrialdeak», berriz, 10-30 litro dituzte.

Desertifikazioak uraren eskasia eta ura gaizki banatzearen arazoak larritzen ditu, ingurumenaren degradazioa eta gizakien pobreziaren espiral hazkor bat sortzen du. Desertifikaziorik larriena, muturreko klima zaila eta zoruaren zein uraren erabilera desegokia bateratzen dituzten guneetan sortzen da. Emankortasun gutxien duten eta hauskortasun handiena duten Planetako guneak dira, bai eta pobreenak ere. Eta pobrezia horrek gora egiten du erabilpen desegoki horren ondorioz: gehiegi ustiatzeagatik eta monokultiboaren ondorioz; «gehiegizko larraketak»; deforestazioa; gehiegizko eta eraginkorrak ez diren ureztagarriak...

Desertifikazio prozesuaren kausak eta ondorioak harreman estua dute, eta gero eta degradazio handiagoa sortzen duen prozesuan berrelikatzen dira. Desertifikazioak pobrezia gehitzen du. Pobreziak, zorua gehiegi ustiatzera eta zoruaren ugalkortasuna degradatzera eramaten du.

Afrika, zoruen gainazalagatik, eta Asia, biztanle kopuruagatik, dira desertifikazioaren eraginak gehien pairatzen dituzten kontinenteak, baina mehatxua globalagoa da. Estatu Batuetan zoruen %30 baino gehiago degradazio prozesuaren menpe daude. Latinoamerikan, zoruen %25 basamortua edo lur lehorra da. Txinan, 50eko hamarkadatatik 2,3 milioi hektarea galdu dira. Kazakhstanen edo Uzbekistanen sobietarren ureztagarri planek milaka metro karratu basamortu bilakatu dituzte. Espainiako Estatuan, zoruen %20 baino gehiago desertifikazio arriskuan dago.

Desertifikazioaren aurkako eta ura izateko sarbide unibertsala lortzeko borroka, banatu ezin daitekeen binomioa osatzen dute. Txanponaren beste aldea, gure mundu honetan milioika pertsona pairatzen duten pobreziaren aurkako borroka da. Nazio Batuek kalitatezko ur edangarria izateko sarbidea oinarrizko giza eskubide bezala onestea lehen pausoa da. Modu eraginkorrean aplikatzea lortzea, bide onean aurrera egitea adieraziko luke.

Horrela aplikatzen bada, bide on batengatik joango ginateke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo