GARA > Idatzia > Herri-kirolak

harri-zulatzea

Ligako bigarren saioa jokatuko da Gallartan

J.L. | DONOSTIA

Harri-zulatzaileen ligako bigarren jardunaldia jokatuko da gaur Gallartan 19.00etatik aurrera, bertan izena emandako talde guztiak arituko dira jo eta su, ahalik eta zulorik gehien egiteko asmoarekin.

Honako hauek izango dira: Aldai Alde, Arboleda, Errekatxo, Galdames, Gallarta, Jaizubia, Kabiezes, Ortuella, Trapagaran eta Txoriherri.

Lehen jardunaldia bikaina izan zen. Galdamesek hartu zuen aurre, eta berak irabazi zuen. Haiek dira une honetan ligako lehen sailkatuak.

Bizkaitarren atzetik sailkatu ziren Jaizubiakoak, egun txapeldunak direnak, eta gaurkoan ere borrokako prest agertuko dira bi talde hauek, bien asmoa baita lehen postu horretan amaitzea.

Gero, benetan kontuan hartu beharko dira Trapagaran eta Ortuella ere, ekipo onak osatzen baitituzte bi talde hauek, eta hauetako edonor da edozein unetan irabazteko gai. Beraz, gaurko saioa ere ikusgarria izango da, eta lan bikainak egiteko prest agertu dira talde guzti hauek.

Bestetik Urrezko Burdina lehiaketa ere ari da jokatzen, eta hor hainbat probatan zulorik gehien egiten duten kirolaria sarituko dute. Oraingoz, Urko Andueza da lehen postuan doana, Jaizubia taldekoa.

Talde horrek berri txarra ere eman du, Aritz Isuzkiza min hartuta baitago, eta geldirik egon beharko du bolada batez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo