URRUÑA
Herritarrak taldeak bilkura informatiboak antolatu ditu
Urruñako Herritarrak talde abertzaleko hautetsiek lau bilkura informatibo eginen dituzte heldu den astean. Azken zazpi urteetan egin lanaren balorazioa eta galderei erantzungo diete. Ekainaren 19an Sokoako eskola publikoan izanen da lehen bilkura 19.00etan eta 21.00etan Oletako herriko salan. Ekainaren 20an Pausuko salan eta Kexiloako postan izanen dira bilkurak ordu beretan.