GARA > Idatzia > Euskal Herria

Frankistek Bilbo hartu zutenekoa oroituko du Ahaztuak-ek

GARA | BILBO

«Ahaztuak 1936-1977» kolektiboak ekitaldi bat antolatu du Bilboko Kafe Antzokian. Egun hauetan 70 urte betetzen dira tropa frankistek Bilbo hartu zutenetik, eta testuinguru hartan izan ziren gatazkak oroitu nahi izan ditu memoria historikoa aldarrikatzen duen kolektibo horrek. Hiria defendatu zuten gudari eta milizianoen omenez eginen dute oroitze ekitaldi hori, baita «frankismoaren biktima guztiei eta hari aurre egin ziotenei» ere, azaldu zutenez. Gaur izanen da, Bilboko Kafe Antzokian, 19.00etan hasita.

Azaldu zutenez, «1937-ko ekainaren 17 hartan Artxanda eta Santo Domingo mendietako borrokak etengabeak ziren, eta Jose Antonio Agirre lehendakariak hiria utzi zuen. Biharamunean azken borrokalariak erretiratu eta hilaren 19an altxatutakoak sartu ziren».

Horiek hala, «izan direlako gara, garelako izanen dira» da aukeratu duten leloa. Ekitaldiaren muina omenaldia izanen da eta horretarako gatazketan protagonista izan ziren batzuk izango dira. Gainerako ekintzak kolaboratzera animatu diren eragileen eskutik izanen dira: musika, bertsoak, dantza... bertzeren artean Fermin Valencia, Euskaria Abesbatza, Apurka Taldea eta Arkaitz Estiballes izanen dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo