GARA > Idatzia > Non Zer

Bizikletak edo bizikleten osagarriak saldu edo erosi nahi dituztenentzako azoka

Kalapiek antolatutako bigarren eskuko bizikleten azoka honetan posible izango da erosi aurretik bertan probatzea. Bizikletez gain, haientzako osagaiak ere egongo dira salgai: haurrak eramateko aulkiak, kaskoak, zakutoak... Bizikleta saldu nahi dutenek Kalapieri (kalapie @euskalnet.net; tel: 629 27 14 81) utzi beharko diote lehenago eta taldearen ardura izango da bizikletak zaintzea. Salerosketarekin lotutako eginbeharrak, berriz, saltzailearen eta eroslearen ardura izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo