Hauteskunde kanpaina
Iraganarekin eteteko asmoz, Ercorecak ez du Mane taldean nahi
Berea hautzagaitza kontinuista denik ukatu zuen eta uztailaren 13a baino lehen, adostasunezko entrenatzaile bat fitxatzearen alde agertu zen
GARA | BILBO
Azken urteetan Athleticek izandako urte kaskarretan zuzendaritza batzordean egon izana bere hautagaitzan oztopo garrantzitsua izan daitkeela jakitun denez, Juan Carlos Ercorecak iraganarekin hautsi nahi izan zuen atzo bere proposamenak aurkeztean eta horrexegatik Lamikizen aurkako kritikak izan zituen eta aurreratu zuen berak ez duela Manek taldean jarraitzerik nahi.
Balmasedakoak hauteskunde kanpainan eragin nahi ez zuenez, albo batera geratzen zela esan eta hurrengo egunean esan zuen Ercorecak ez duela Manek jarraitzerik nahi, «Athleticek ilusio berria eta ilusio hori piztuko duen entrenatzailea behar du», azaldu zuen, nahiz eta entrenatzailearekin ados egon taldeak eraberritze sakon bat behar duela azaltzean. Hori bai, taldeko azken bi zuzendaritzetan egon den enpresariak ez du hauteskunde kanpaina fitxaketa posibleen inguruan mugi-tzerik; izan ere, haren ustez, Athleticek duen merkatu murritzarekin, horrek produktua garestitzea baino ez bailuke egingo. Hori dela-eta, uztailaren 13an egingo dituzten hauteskundeak pasatu arte taldea gobernatuko duen taldearengan konfiantza osoa azaldu zuen eta ez du uste denbora honetan «inolako mugimendurik» fitxaketen inguruan.
Adostasunaren aldekoa
Entrenatzailearen kasua ere antzekoa iruditzen zaio Ercorecari; izan ere, hautagai guztiak antzeko perfil baten bila ari dira: «langilea, egunean Athleticentzat lanean 12 ordu emango dituena, jokalariak motibatzen dakiena, harrobiarekin lana egiten dakiena eta Lehen Mailan esperientziaduna».
Horiek hala, ez luke arazorik izango Athletic Eup! plataformak proposatu bezala, hautagai guztien artean adostasunezko entrenatzailea aukeratzeko, horrek lanean hasteko denbora gehiago izan dezan. «Perfil horretako entrenatzailearen inguruan adostasunik balego, ni erabat konforme egongo nintzateke», azaldu zuen, nahiz eta onartu, bere taldeak jada hainbat entrenatzailerekin lehen kontaktuak izan dituela, tartean Sevillan eta Deportivon aritutako Joaquin Caparrosekin.
Bere diskurtsoaren beste ardatz bat 2004. urteko hautagaitzan zerrendakide izan zuen Fernando Lamikizen jardunarengandik urruntzea izan zen. Bere aburuz, Busturiako abokatuak «bere aholkularitza batzordearekin» bakarrik eztabaidatzen zuen erabakiak hartzeko garaian. «Gainerako guztiei ez ziguten sekula ezeren inguruan galdetu eta erabaki gehienen aurka geunden. Hori hala izan da», azaldu zuen.
Lamikizen dimisioaren ostean klubeko publizitate eta merkatu arduradun bezala jarraitu izana «taldearekiko konpromisoagatik» egin omen zuen: «Errazena bertan behera uztea izango zen, batzuek alde egin zuten eta beste batzuek erauntsiari aurre egin behar izan genion konpromisoa dela-eta».
Ana Urkijoren zuzendaritzapean egindako lana defendatu zuen arren, «klubaren barruan patxada berreskuratzearen helburua lortu dugu» eta «Gurpegi eta Zubiaurreren auzietan kalterik gutxien eragin duten akordioak izan dira», Ercorecak ez du inolaz ere onartzen bere hautagaitza aurrekoaren jarraipena denik onartzen. «Paradoxikoa da oso orain ni kontinuistatzat jotzea, Lamikizen dimisioaren eragilea izana leporatu zidatenean», defendatu zen.
Hori bai, azkeneko bi urteak Athleticentzat «beltzak» izan direla onartu zuen eta espero du igandean Levanteren aurka Lehen Mailan jarraitzea lortzeko sufritutako guztia taldearen historian ondo gordetzea, berriro ere halako sufrimendurik bizi behar ez izateko.
Taldearen funtzionamenduari dagokionez, Lezamako jardunak ez du Ercoreca asebetetzen eta horregatik, bera aukeratuz gero, bertan bulego bat izango duela aurreratu zuen, «gauzak oker doazenean bertan egon behar delako».
«Un nuevo Athletic, Athletic barri bat» izango da zerrendaren leloa. Zerrenda horretan 19 pertsona joango dira, tartean Fede Arruti, Carmelo Etxeita, Begoña Oraa eta Iñaki Villanueva, zuzendaritzako kide ohiak eta Josu Bergara, Bizkaiko Ahaldun Nagusia izandakoa.
La plataforma electoral Athletic Eup! anunció ayer que recogerá firmas con las que poder avalar su candidatura a la preseidencia de la entidad esta tarde a partir de las 19 horas en el bar Huevo Berria sito en Licenciado Poza 65 de la capital vizcaina.
El Comité de Competición de la Federación Española de Fútbol confirmó ayer que el jugador del Athletic Andoni Iraola no podrá disputar el primer partido de la temporada 2007-2008 debido a que deberá cumplir un encuentro de sanción por acumulación de amonestaciones, tras la amarilla vista ante el Levante.
Bere entrenatzaile perfila «langilea, jokalariak motibatzen dakiena, harrobiarekin lana egiten dakiena eta Lehen Mailan esperientziaduna» dela azaldu eta gero, Joaquin Caparrosekin harremanetan egon direla onartu zuen Ercorecak.
19 partaide izango ditu Ercorecaren zerrendak, tartean azken zuzendaritza batzordeko kide Fede Arruti, Carmelo Etxeita, Begoña Oraa eta Iñaki Villanueva. Bizkaiko ahaldun nagusi ohia Josu Bergara Athletic Fundazioko lehendakaria izango litzateke hauteskundeak irabaziz gero.
La presidenta de la Comisión Gestora, Ana Urkijo, ha convocado a todos los pre-candidatos a la presidencia del club a una reunión para consensuar la política de fichajes del club de cara a la próxima temporada. La reunión se celebrará mañana a las 17.00 en Ibaigane, según informó ayer el club rojiblanco.
Hasta el momento, dos pre-candidaturas se han manifestado ya partidarias de consensuar la contratación del entrenador para la campaña 07-08 antes de los comicios, la plataforma Athletic Eup! y la liderada por Ercoreca. . GARA