GARA > Idatzia > Gutunak

Alfredo Lopez de Sosoaga, Fco. Javier Blanco Arbe eta 185 sinadura Gasteiz

Euskal curriculuma eta Heziketa Fisikoa

Hezkuntza sisteman gaudenok etengabeko erreformak jasan beharko ditugu, betiere goitik inposatuak. Egun, Euskal Curriculumaren zirriborroan Heziketa Fisikoa irakasgaiaren %40ko murrizketa aurreikusten da Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Horregatik, Heziketa Fisikoko profesionalek, baita irakasgai honekin zerikusia dutenek ere, zera adierazi nahi dugu: Euskal Curriculumaren zirriborroa dela-eta, Lehen Hezkuntzan zein DBHn irakasgai honen ordutegia murriztea erabat gaitzesten dugu. Horrela nola garatu nahi dira ikasleen arlo biologikoa, harremanetakoa, kognitiboa edo afektiboa? Hori dela-eta, bidegabekeriatzat jotzen dugu egindako proposamena, bertan behera uztea eskatzen dugu eta orain arteko ordutegiari eustea exijitzen dugu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo