GARA > Idatzia > Gutunak

Josu Mendizabal

Onomatopeia eta adierazpen hotsak

Lehengo egunean Karlos Santistebanek egindako «Onomatopeia

eta adierazpen hotsen hiztegia» erosi eta benetan harrituta gelditu nintzen eduki oparoarekin. Nik banekien euskara aberatsa dela onomatopeia eta hotsetan, baina aitortu behar dut inondik inora ere ez nekiela horrenbeste hots zituenik. Hiztegi guztiz interesgarri honetan lehenengo eta behin onomatopeia eta hotsen definizioen azalpena agertzen da, eta horretarako euskal literaturan arlo horretan nabarmentzen diren liburuak aipatzen ditu (kartzelan bakartuta egon zenean Filipe Bidartek ateen ixte-zabaltze hotsez nola neurtzen zuen denbora ere agertzen da), ondoren animalien hotsak datoz, euskaraz eta beste hainbat hizkuntzatan, gero hiztegien gorputz nagusia hots bakoitzaren azalpena eta adibidea jarrita (zein liburutan agertzen den aipatzen da) eta sailkapena.

Benetan lan mardula, eta oso baliagarria ikasle, irakasle, idazle, bertsolari (azken Bertsolari Txapelketako «ejem» eta guzti) eta jakin-mina duen edonorentzat.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo