GARA > Idatzia > Kultura

Sopelako txosnek edalontzi ekologikoak erabiliko dituzte jai garbiagoak bultzatzeko

Sopela eta Larrabasterrako txosna batzordeak 15.000 edalontzi ekologiko jarri ditu jaietan sopeloztarren eta bisitarien eskura. Ekimen horren helburuak hurrengoa dira: jaiak garbiagoak izatea, «gure ohiko jai ereduan» sortzen den zarama gutxitzea eta «gure erreferentea diren adin guztientzako jai herrikoi, parte-hartzaile, parekide eta euskaldunei ekarpen ekologikoa» egitea. Horrenbestez, Sopelak Pasaia Antxoko San Fermin Txikiek irekitako bidea jarraituko du eta jaietan edalontzi ekologikoak erabiliko dira -Berrizen ere hala egin da-. Edalontzien kopurua %90 jaitsiko da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo