GARA > Idatzia > Kirolak

TENISA

Roger Federerrek belar gaineko 50. garaipena eskuratu du segidan

Asier AIESTARAN | DONOSTIA

Roger Federer eta Rafael Nadal iazko bi finalistek arazo handirik gabe lortu zuten hirugarren kanporaketarako sailkapena Wimbledonen. Suitzarrak hiru setetan kaleratu zuen Juan Martin Del Potro 18 urteko argentinar gaztea (6-2, 7-5 eta 6-1) eta Mallorcakoak Wemer Eschauer austriarra utzi zuen txapelketatik kanpo (6-2, 6-4 y 6-1).

Federerrek belar gainean segidan lortzen duen 50. garaipena eskuratu zuen atzo eta Munduko tenislari onena bere bosgarren Wimbledona irabazteko bidean doa zuzen-zuzen, All England Clubean azken lau urteetan argi eta garbi nagusitu ostean. Hurrengo aurkaria, aldiz, ez da erraza izango. Federerrek Marat Safin errusiarraren aurka neurtu beharko ditu indarrak hirugarren kanporaketan.

Nadalek, bestalde, ordu eta erdian deuseztu zuen Eschauer austriarra eta Robin Soderling suediarraren aurka jokatuko du hurrengo kanporaketan.

Atzo kanpoan geratu zirenen artean, Tin Henman ingelesa, Sebastian Grosjean frantsesa, Tommy Robredo katalana eta Nicolas Lappenti ekuadortarra dira aipagarrienak.

Ezusteko gutxi nesketan

Emakumezkoetan in0lako ezusterik ez zen izan eta urteko hirugarren Grand Slam-ean faborito moduan hasi ziren ia jokalari guztiek aurrera eginez jarraitzen dute. Maria Sharapova, Amelie Mauresmo, Svetlana Kuznetsova, Venus Williams eta Ana Ivanovic izan ziren aurrera egin zuten lehen hamar faboritoetako batzuek. Kanporatuen artean, Dinara Safina erori zen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo