GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Harri-zulatzea

Galdamesek ezin du zaleen aurrean huts egin

J.L.| DONOSTIA

Euskal Herriko Ligako laugarren jardunaldia jokatuko dute gaur Galdamesen, eta bertako plazan arituko dira nor baino nor 22.00etatik aurrera.

Honako talde hauek hartuko dute parte: Aldai Alde, Zugaztieta, Errekatxo, Galdames, Gallarta, Jaizubia, Kabiezes, Ortuella, Txorierri eta Trapagaran.

Jaizubia da sailkapen orokorreko lehenengoa, eta azkeneko bi jardunaldietan gainerakoei alde nabarmena kendu die, eta gaurkorako ere beraiek aterako dira irabazteko faborito. Hala ere, Galdames etxean arituko da, eta zaleen aurrean ezin du huts egin.

Lehen jardunaldia irabazi egin zuen, baina geroztik ez dabil horren fin, eta Hondarribiakoek zuloa egiten hasi dira, eta gaur ere irabaziko ez balute, tartea gero eta handiagoa egingo lieke gipuzkoarrek.

Bada, ordea, beste talde bat isil-isilik lan ederra egiten ari dena, eta hori Txorierri da. Bigarren geratu da azkeneko bi saioetan, eta gaur ere gorakada hori baieztatu nahi dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo