Pirinioez gaindiko bide proiektua
Kontseilu Nagusia lurrak erosten aritu izana salatu du Leia elkarteak
Astelehenean, Pirinioez gaindiko egitasmoari buruz herritarren iritzia jasotzeko Kontseilu Nagusiak kontratatutako bitartekariak Donapaleun zeudela, Leia elkarteak bilkura oztopatu zuen. Berriz ere, Jean-Jacques Lasserre Kontseiluko buruaren erranak salatu zituen. Azken garaiotan, proiekturako Kontseilu Nagusia lurrak erosteko negoziazioetan ibili dela argitu zuen elkarteak. Bitartekariek hasitako lana jarraitzeko asmoa azaldu dute, eta Donapaleukoarekin batera beste sei bilkura egitekotan dira.