GARA, PORRA NAGUSIA
Vinokourov da apustuetan faborito
Euskaldunen artean Mikel Astarlozak maila polita erakuts dezakeela uste da, bai eta Igor Antonek eta Mayok mendiko etapetan
ospetsuak
Kirolari zarauztarra bizikleta gainean asko ibilitakoa da, eta Tourreko mendateen gogortasuna ezagutzen du. Europako Txapelketa prestatzen ari da egunotan, eta bere apustua egin izan nahi du. Haimar Zubeldia aurreko postuetan ibiliko dela uste du.
1. A. VINOKOUROV (Astana)
2. Haimar ZUBELDIA (Euskaltel)
3. Alessandro PETACCHI (Milram)
4. Robert FORSTER (Gerolsteiner)
5. David MILLAR (Saunier Duval)
6. M. RASMUSSEN (Rabobank)
7. Mikel ASTARLOZA (Euskaltel)
8. Amets TXURRUKA (Euskaltel)
9. Vladimir KARPETS (Caisse)
10. Jens Voigt (CSC)
Athletic taldeko jokalariak liga txapelketa bukatu du, eta atseden hartzen duen bitartean aurten ere porran parte hartzea erabaki du. Elgoibartarrak aurreko urtean aipatutako hainbat txirrindulari sartu ditu apustuan, besteren artean, Valverde, Boonen eta Astarloza.
1. Alejandro VALVERDE (Caisse)
2. Denis MENCHOV (Rabobank)
3. Tom BOONEN (Quick Step)
4. Erik ZABEL (Milram)
5. David MILLAR (Saunier Duval)
6. Iban MAYO (Euskaltel)
7. Mikel ASTARLOZA (Euskaltel)
8. Amets TXURRUKA (Euskaltel)
9. Michael BOOGERD (Rabobank)
10. Juanmi MERCADO (Agritubel)
Idazle algortarrak txirrindularitza atsegin du, eta libururen batean ere erakutsi izan digu Tourrerako duen zaletasuna. Iñigo Landaluzerekin askotan egin duela topo azaldu digu, eta bere herrikoa denez, haren alde apustu egitea erabaki du euskaldunen artean.
1. Alejandro VALVERDE (Caisse)
2. Andrey KASHECHKIN (Astana)
3. Robbie McEWEN (Predictor)
4. Robert FORSTER (Gerolsteiner)
5. David ZABRISKIE (CSC)
6. Igor ANTÓN (Euskaltel)
7. Iñigo LANDALUZE (Euskaltel)
8. Iker CAMAÑO (Saunier-Duval)
9. George HINCAPIE (Discovery)
10. Pieter Weening (Rabobank)
Arantzazuko fraideak ez digu eman uztailean Tourrean egingo duen eguraldiaren berri, baina apustua egitera ausartu da. Aurreko urteetan bezala, txirrindularien hautaketa egin du, eta Vinokourov jo du, honek ere, lasterketa irabazteko faboritotzat.
1. A. VINOKOUROV (Astana)
2. Y. POPOVYCH (Discovery)
3. Tom BOONEN (Quick Step)
4. Robert FORSTER (Gerolsteiner)
5. Fabian CANCELLARA (CSC)
6. M. RASMUSSEN (Rabobank)
7. Juanma GARATE (Quick Step)
8. José Luis ARRIETA (Ag2r)
9. Tadej VALJAVEC (Lampre)
10. Jens VOIGT (CSC)
Ez da lehen aldia Kike Amonarrizek gure Tourreko porra egiten duena. Aitortu digunez, aurreko urteetan atzeko postuetan bukatu du sailkapenean, eta aurten zertxobait «seguru» jokatzea erabaki omen du. Horiek hala, Vinokouroven aldeko apustua egin du.
1. A. VINOKOUROV (Astana)
2. Andrey KASHECHKIN (Astana)
3. Alessandro PETACCHI (Milram)
4. Erik ZABEL (Milram)
5. David MILLAR (Saunier Duval)
6. M. RASMUSSEN (Rabobank)
7. Mikel ASTARLOZA (Euskaltel)
8. Amets TXURRUKA (Euskaltel)
9. Stuart O GRADY (CSC)
10. Thomas Voeckler (Bouyges)
Aurtengo banakako txapeldunak txirrindularitza asko jarraitzen duela azaldu digu, eta pilota munduko apustu saltsekin ohituta, bere porra jakinarazi du. Goizuetarrak oraingoan ez du zalantzarik izan, eta Jorge Azanza lagunaren alde egin du dejada.
1. A. VINOKOUROV (Astana)
2. Denis MENCHOV (Rabobank)
3. Tom BOONEN (Quick Step)
4. Erik ZABEL (Milram)
5. Fabian CANCELLARA (CSC)
6. Iban MAYO (Euskaltel)
7. Mikel ASTARLOZA (Euskaltel)
8. Jorge AZANZA (Euskaltel)
9. Michael BOOGERD (Rabobank)
10. Sandy CASAR (fdjeux)