EAE-ANV: «Regina Otaola ez da inoiz lizartzarren alkate izango»
Herritarren bozek emandako zilegitasun osoa izan arren eta udaletxetik kanporatu eta gero, Lizartzako EAE-ANV ez da bazterrean geldituko. Hori azaldu zuten udaletxeko areto nagusian, berriro ere Ina Zeberioren argazkiarekin batera, eta ez, astelehenean bezala, bandera espainolaren zaintzapean. Herriko beharrei erantzuteko lanean jarraituko dutela jakinarazi zuten, baita egiteko bat lehenetsi ere: «Faxismoari eta demokrazia zero egoera honi erantzutea».
Gari MUJIKA |
Herenegun mintzatzea eragotzi zieten arren, atzo udalerriko ezker abertzaleak argi hitz egin zion PPko Regina Otaolari: «Alderdien Legearen makila eskuan hartuta, Regina Otaola ez da inoiz lizartzarren alkate izango». Gainera, PPkoek herenegun bandera espainola ezarri zuten leku berean, Ina Zeberio 1998an Ertzaintzak tiroz hil zuen ETAko militantearen argazkia ordura arte egondako tokian jarri zuten, Otaolak zaborretara bota baitzuen herenegun. Baina ordaina atzo bertan eman zuen «legezko» alkateak, Eibarkoak emandako menia goizean bete baitzuten. Lizartzako preso politikoen argazki guztiak kendu dituzte baita margoketak ezabatu.
Agurtzane Zubeldia Lizartzan boto gehien jaso zituen alderdiko, EAE-ANVko, zerrendaburuak hartu zuen hitza hainbat herritarrekin udaletxean bertan egindako agerraldian. Astelehenean, PP Lizartzako alkatetzaren jabe egin zen egunean, udalerrian gertatu zen «okupazio poliziala» gogor deitoratu zuen. Batik bat, «PNVren Ertzaintzak» izandako jarrera salatu zuen; izan ere, asteleheneko «lapurreta ezinezkoa litzateke, armatutako Ertzaintzak bere indarra PPren esku jarri izan ez balu».
Lizartzako herritarrentzat «egun iluna» izan zela azaldu zuen Zubeldiak, lau urteren buruan bigarren aldiz herri borondatearen gainetik «kanpotarrak udal instituzioan jarri baitira». Are gehiago, Udalaren «okupazioa» 1936an frankistek egindakoarekin alderatu zuen. «Militar faxistak etorri ziren modu berean, armaz herria hartu zuten, eta beren buruak (PPkoek) babesik eman ez dien herriaren ordezkari izendatu dituzte».
Lizartzan «demokrazia zero»
«Herriarentzat kutunak diren sinboloak azpian hartu eta bandera espainola inposatu zuten», jarraitu zuen Zubeldiak. Astelehenean gertatutakoa «okupazio polizial eta militarraren argazki garbia» dela aipatu zuen.
Hala, PPk legedi espainolaren arabera alkatatetza hartu izanaren arrazoia eta horren ondorioa berak direla esan zuen: Lizartzan ez dago demokraziarik. «Herritarren borondatea zanpaturik eta Udala inongo zilegitasunik gabe osatu dute», gaineratu zuten.
Horiek hala, EAE-ANV alderdiak, orain arte egin bezala, Lizartzako herriarentzat eta herritarrentzat lanean jarduteko konpromisoa berretsi zuten. Gainera, herri borondatea errespetatzean temati arituko da. Hala eta guztiz ere, herriaren beharrei erantzuteko, betebehar horien guztien artean bat lehenetsi behar dutelakoan daude: «Herri honetan faxismoari eta demokrazia zero egoera honi erantzutea».
Arrazoia, herritarrak eta bozak ere alde dituztela jakitun izanik, zilegitasun osoz arituko direla jakinarazi zuten. Gainerako guztia «inposaketa baino ez» dela nabarmendu zuen.
Bestelako iritzia azaldu zuten PPkoek. Laura Garrido Lizartzako zinegotzi izendatu duten PPko kidearen aburuz, bere alderdiak «zilegitasun osoa» dauka Gipuzkoako udalerriko Udala zuzentzeko, nahiz eta 27 bozen babesarekin izan. Haren esanetan, galderak ez luke izan beharko PPk nolatan eskuratu duen alkatetza boz eskas horiekin, baizik eta ea zergatik ez zen beste indarrik aurkeztu joan den maiatzaren 27ko hauteskundeetara. Erraz arrazoitu zuen: Lizartzan «Legea» ez delako betetzen.
Astelehenean Regina Otaolak agindu bezala, atzo goizean Lizartzako udaletxetik urteetan egon diren herriko preso politiko guztien argazkiak kendu zituzten. Era berean, margoketa guztiak ezabatu dituzte.
Agurtzane Zubeldia: «Militar kolpistek duela 70 urte egin bezala eta mundu guztiko diktadoreen jokamolde berarekin, beren buruak babesik eman ez dien herriaren ordezkari izendatu dituzte PPkoek».
«Inposaketa» egoera hau bizi behar izan arren, herriaren eta herritarren beharren alde lanean arituko direla esan zuten, eta egiteko bat lehenetsi zuten: «Faxismoari eta demokrazia zero egoera honi erantzutea».
El único concejal del que disponía Eusko Alkartasuna en el Ayuntamiento de Bilbo durante la anterior legislatura, Jon Aritz Bengoetxea, se mostró ayer muy crítico con el acuerdo para el gobierno municipal suscrito por el PNV y EB-Aralar. Bengoetxea, que durante los últimos cuatro años ha ocupado el asiento que correspondía a Herria Aurrera, señaló que el pacto de legislatura firmado por Azkuna y Madrazo «margina a los jóvenes» y disminuye «de forma notable» el número de viviendas prometidas por ambos grupos durante la campaña electoral.
A juicio del representante de EA, que no ha logrado los votos suficientes para ser edil, el acuerdo de gobierno «es pobre y poco ambicioso». Asimismo, preguntó al alcalde, Iñaki Azkuna, y a la delegada de Urbanismo, Julia Madrazo, «por qué apuestan ahora por construir 5.000 viviendas en Bilbo, cuando en la campaña electoral prometían al electorado 9.000 y 8.100 respectivamente». Una situación por la que también se preguntó «si el equipo de gobierno inicia su mandato incumpliendo ya sus promesas electorales».
En cuanto a la juventud, aseguró que PNV y EB-Aralar dejan fuera de circulación el Plan Bilbao Aktiba puesto en marcha durante la pasada legislatura. Sobre las personas mayores, Bengoetxea subrayó que «sólo se habla de finalizar la construcción de las residencias de Gaztelondo en Errekalde, San Francisco y Zorrotza, todas ellas puestas en marcha durante los anteriores cuatro años». Por todo ello, el ex edil de EA aseguró que se mantendrá «vigilante» ante las decisiones del equipo de gobierno del Consistorio de Bilbo.