GARA > Idatzia > Musika

Tokio Ska Paradise Orchestrak itxiko du Bilboko III. Roots jaialdi beroa

A. B. | BILBO

Kafe Antzokian bi egunetan egitekoa den III. Bilbo Roots jaialdiak emana du lehen txanpa, atzoko Israel Vibrationeko Lascelle Bulgin ("Wiss") eta Cecil Spence ("Skeleton") bikote mitikoaren kontzertuarekin, eta gaur bukatuko da, Japoniako Tokio Ska Paradise Orchestra ska banda jendetsuarekin.

Ikusgarria da Tokio Ska Paradise Orchestrak oholtza gainean eta etengabeko mugimenduan dakarren grina eta gogoa, uniforme dotorez jantzia. Hamar lagunez osatua, 1991n sortu zen taldea Tokion eta dagoeneko dozena bat lan ekoitzi dituzte; azkena, plazaratu berria duten «Wild Peace». CD/DVD formato bikoitzean emana, lan berriak 13 kantu eta zuzeneko emanaldi bat biltzen ditu. Idauze-Mendin EHZ jaialdian jo berriak dira eta Europako bira luze honi ekin aurretik Singapurren ere izana da. Urteen eta biren poderioz, mundu osoan ezagun egiten ari da Japoniako ska banda.

Jaia bihar ospatuko da, Bilboko Kafe Antzokian, gaur gaueko hamarretan, 18/20 euro.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo