2007-2008ko denboraldia
Kapitainaren lekua hartzeko prest azaldu da Aranburu
Rivasek, bestalde, gogotsu eta betiko ilusioarekin dagoela adierazi zuen
GARA | DONOSTIA
Denboraldi-aurreko entrenamenduen laugarren egunean, Realak Bigarren Mailan egingo duen denboraldiaren gainean mintzatu zen Mikel Aranburu.
Aitor Lopez Rekarte irten denez, kapitainaren postua hutsik geratu da, eta azpeitiarra da haren lekua betetzeko hobeto kokaturik dagoen jokalaria. «Gai honen inguruan betidanik izan dut iritzi bera: besokoa norbaitek eraman behar du eta ni prest nago», adierazi zuen. Hala ere, ez zion garrantzi handiegirik eman kapitain berria izateari. «Kanpotik garrantzi handiegia ematen zaio kapitainari, futbola talde lana da, eta bakoitzak ahal duen guztia eman behar du», azaldu zuen. Erdilariak azaldu zuen: «Nire esperientziarengatik, taldeari zerbait gehiago eman diezaioket». «Ahalik eta gehien» laguntzen saiatuko dela gaineratu zuen.
Datorren denboraldian Realak Bigarren Mailan izango duen erronkari buruz ere mintzatu zen Aranburu. 2007-2008ko denboraldia lau aste luzeagoa izango da, eta horri buruz jokalariak esan zuen: «Garrantzitsuena Bigarren Mailan gaudela konturatzea izan behar da, eta mailaz igotzeko partida mordo bat irabazi behar dugula konturatu beharko gara». Gai horren inguruan, Aranburuk esan zuen ez duela bere taldea partidak irabazteko behar den motibazioarekin ikusten. «Ea partida asko irabazteko mentalizaturik gauden? Ez dakit, ezin dezaket guztien partez hitz egin. Baina gure helburua mailaz igotzea baldin bada, ahalik eta azkarren konturatu behar dugu Bigarren Mailan gaudela, hori dela-eta argi dago lehenengo egunetik hasita topera joan beharko dugula». Alde horretatik, honakoa adierazi zuen Aranburuk: «Jokalariok Reala dagokion lekura itzuli behar dugu».
Bigarren Mailan aurkituko duten jokoaz ere hitz gin zuen atzo azpeitiarrak. «Hasieran bertako jokoari egokitu beharko dugula uste dudan arren, azken finean Bigarren Mailako jokoa berdina da, edozein mailatan bezala hemen ere golak sartzeak bakarrik balio du», esan zuen.
Rivas, itxaropentsu
Mikel Aranburu ez zen atzo Zubietako prentsa aretoan agertu zen jokalari bakarra izan, Diego Rivasek ere agerraldia egin baitzuen. Jokalari madrildarra salgai dauden jokalarien zerrendan dago, eta honakoa esan zuen: «Salgai egoteak ez du ezer aldatzen, betikoa izaten jarraitzen baitut». Bere etorkizunaren inguruan esan zuen gertatzen dena gertatzen dela ere, futbolaren legeak erabakiko duela bere etorkizuna. Rivasen egoera txarra den arren, itxaropentsu agertu zen atzo erdilaria. «Betiko ilusioarekin eta gogoekin nabil entrenatzen», esan zuen. Horretaz gain, beste lau urterako kontratua oraindik indarrean daukala gogorarazi zuen, eta Salva Iriarte kirol zuzendari berriarekin gai horri buruz oraindik hitz egin ez duela aitortu zuen.
Horrez gain, soldata jaso ez duten zenbait jokalarik kluba salatu dutela-eta, Rivasek kasuan zerikusirik ez duela argi utzi nahi izan zuen. «Ni ez nago salatzaileen artean -adierazi zuen-. Nahi duzuena esan dezakezue, baina ni horrelako gaietan ez naiz sartzen».
Como va siendo habitual en esta pretemporada con Coleman al frente, el balón fue el protagonista de los dos entrenamientos de ayer. En la sesión matutina los jugadores realistas realizaron varios ejercicios con balón, donde los jugadores provenientes de la cantera mostraron una gran actitud. Coleman dividió al equipo en cuatro bloques distintos y preparó varios partidillos a dos toques entre ellos.
En la jornada de ayer cuatro fueron los porteros que saltaron al campo, ya que además de los habituales Riesgo y Ximun participaron los dos porteros del sanse, Ramírez e Irazustabarrena.
GARA