GARA > Idatzia > Kultura

Leze Txikiko koba gizakiaren «ostatu» izan zen orain dela 150.000 urte

Aurtengo ekinaldian, aranzadi zientzi elkarteak gizakiaren presentzia ziurtatzen duten 1.000 aztarna inguru aurkitu ditu leze txikiko aztarnategian.

p054_f01_148x088.jpg

Jokin BEREZIARTUA

Joxe Miel Barandiaran etnologoak orain mende erdi hasitako indusketetatik lortutako «oso kalitate oneko» informazioa eguneratzeko xedez, Aranzadi Zientzia Elkarteak 1996. urtetik hartu du aztarnategi berezi hori ikertzeko lana.

ekinaldi oparoa

Aranzadi Zientzi Elkarteak 12. kanpainaren laburpena eta emaitzen aurkezpena egiteko deitu ditu tokiko erakundeak eta hedabideak. Aztarnategia bertatik bertara ezagutzeko gonbitak Arrasateko Udaleko hainbat alderditako zinegotziak eta hainbat komunikabide bildu ditu -ikustaldiaren osteko janaurrekoak ere lagunduko zuen zeregin horretan-.

2007ko ekinaldiko berrikuntza nagusia gizakia Leze Txikin orain dela 150.000 urte bizi izan zela ziurtatu ahal izatea izan da, Alvaro Agirrezabal indusketa-lanen zuzendariak adierazi duenez. Barandiaranek induskatutako punturik sakonenera -VII. mailara- iaz heldu zirela ziurtatu du Agirrezabalek. Aurten, zaharragoa den geruza baten gainean aritu dira lanean, eta egindako datazioen arabera, Leze Txikin orain dela 150.000 eta 160.000 urte arteko arrastoak daude.

Horretaz gainera, Agirrezabalek eta Iriartek zuzentzen duten ikerketa taldeak mila aztarna inguru aurkitu ditu Leze Txikin, hezur, hezur puska eta bestelako aztarnen artean. Horietatik gehienak leizeetako hartzarenak ziren.

Bisitaldiak iraun duen tartean -ordubete inguru- eta bertara joanak direnen harridurarako, leizeetako hartzaren garezurraren puska bat izan daitekeena atzeman du ikasle batek, bere zuzendaria hedabideekin zegoen bitartean.

Etorkizunari begira, «bertako harrira heltzeko gehienez bi urte» beharko dituztela esan du Agirrezabalak. Orduan, «indusketa lanak birplanteatu» beharko direla adierazi du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo