GARA > Idatzia > Txirrindularitza

Trantsizio eguna? Tour batean ez

Arantxa MANTEROLA | BAIONA

Gaizka LASA

(Karpin-Galicia)

 

Eadozein tabernatako eztabaidetan edo hedabideetan sarritan entzuten da, atzoko moduko etapak trantsiziozkoak direla Pirinioen zain. Baina argi eta garbi geratu da Tour bat hiru aste direla, egunero karrera dago eta edozein gauza gerta daiteke. Faboritoetako bat, Moreau, atzean geratu da, lehia egon da eta ihesaldia egitea asko kostatu da haizeagatik. Edozein txirrindulariri galdetuz gero trantsizio egunaz, harrituta begiratuko zaitu.

Nahiz eta esprintean bukatu, gaurko eguna oso gogorra izan da eta azpimarratu beharra dago ondorioak izango dituela Pirinioetan. Oso egun nekagarria izan da eta jendeak indarrak hustu ditu. Halako etapa batek husten dituenak baino indar gehiago joan dira.

Beste behin ere, errazegi hitz egiten dela argi geratu da. Vinokourov deskartatuta zegoen askorentzat, baina erakutsi duen jarrera eta kemenarekin alarmak piztuko ditu. Hala ere, indarrez ez dakit nola egongo den Pirinioetan. Euskaldunentzat jardunaldi politak ematen dute, areago sailkapena oraindik irekita dagoela ikusita.

Vinokourov berpiztu dela

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo