GARA > Idatzia > Hemeroteka

BERRIA Aitor Renteria 2007/7/28

Egokitasun desegokia

Tangari egotzi zion Jean Grenetek duela bi urte bestetan izandako bortxaketen hogena. Aurten janzkera egokia eskatzen du afixetan, orduko ikuspegi hertsia arraberrituz baina hitzak zainduz. Alta, afixa berean lau ohar egiten ditu, segurtasunari lotuak. Janzkera egokiaren eskaria, ondorioz, emazteei zuzentzen zaie, pairatzen dituzten erasoen hobendun bihurtuz. Eskaria desegokia da, ez zaio erasotzaileari zuzentzen. Karriketan ibiltzeko emazteek baldintzak bete behar dituztela eman du aditzera. Guztiak ordezkatzen dituen erakunde publiko batek gizarte arazoak konpondu behar ditu, ezin ditu biktimak errudun bilakatu. Larria bada erasoari ez erantzutea, onartezina da erakunde publikoen kasuan.

(...) Bideokamerak eta polizia armatuak sartuko dituzte bestan, baina horrek ez du arazoa konponduko. Sexu jazarpena isiltzen direnen oniritziarekin burutzen da. Urte osoan. Ez soilik Baionan. Bestek oihartzun hitsa bildu badute ere, nonahi gertatzen dira bortxaketa eta erasoak, isilean. Gizartearen jarrera aldatzeko, sakoneko heziketan datza gakoa, arazoaren oinarrira joaz bestetan eta urte osoan. Agintarien ardura da hori.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo