GARA > Idatzia > Gutunak

Iker Urmeneta Zabala

Añorgako gazte lokala, aurrera!

Jada bi izan dira hilabete honetan Añorgako gazte lokalean izan diren lapurretak. Lehena, Añorgako festak (uztaileren 12tik 16ra) baino egun batzuk lehenego izan zen eta argi dugu txakurrak izan zirela bertan sartu zirenak. Izan ere, ordenagailua soilik lapurtu zuten eta ez zuten baliozko aparaturik edo dirurik hartu. Gainera, guztia hankaz gora utzi zuten zerbaiten bila egongo balira bezala. Esan beharra dago leihoko berja hautsi behar izan zutela gazte lokalean sartzeko.

Bigarren lapurreta, berriz, festen ondoren izan zen, uztailaren 22ko gauean. Honetan, teilatutik sartu ziren eta DVDa eta dirua lapurtu zuten.

Añorgako gazte asanbladak argi utzi nahi du miaketa eta lapurreta hauen guztien gainetik lanean jarraituko duela autogestio- aren bidetik Añorgako eta inguruko gazteei aisialdi alternatiboa eskeintzen. Beraz, jakin dezatela ez gaituztela geldituko!!!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo